Etorri bezala
joan hintzaidan.
Ez hatorkit berriro
joan bezala.
Etorri bezala
joan hintzaidan.
Ez hatorkit berriro
joan bezala.
Komunikazio tresna dira hizkuntzak guztiak, baina bakoitzaren mintzoen eta mihi-soinuen plazeretako plaza goxo ere bai.
Zeuok bertzeok egin nauzue posible ni gisa.
Bertute estimagarria da zintzo kudeaturiko hipokrisia.
Zain ezazu burua lagunengandik. Kontuz, gero, bakardadearekin, aurrez susmagaitz baita lagun hori.
Bere zenduez inoiz oroitzen ez den jendea, salbu-eta inork haien gainean kaka egiten duenean.
Adin batetik aurrera urtebetetzeak izutzen gaituenez, etsaiei baizik ezin dizkiet zorionak eman haien urtebetetzeagatik.
Arkeria eta harrokeria ortografia kontu hutsa delakoan dauden ar harroputz horiek.
Molestatu nahi ez izatea ere gisagabe, askotan, molestatu nahi ez duzunarentzat. Oi, gizalegearen labainkortasuna!
Izaren pean huts egin zioneko gau hura gogoan. Nostalgiaz.