Zerbait errateko duenak bakarrik izan dezake zer isildu nahi. #haika
hitz-jarioa
Hitzontzikeria
Hitzontziak, buruargi agian, baina buruargi hits-ontzi.
Ahobero
Barrukiak borborrean eduki bai, baina pausatzen uztea hobe gero, ahora eraman aurretik.
Isilaren hitz-jarioa
Hitz jarioa, maizegi, zerbait isildu nahiaren mozorro.
“Cave infusiones! Et effusiones!”
Ez zen infusio sentimentalen zale, edabe serioagoak nahiago zituen.
Hitz altxor eskasa
Hitz eskasetako hitzontzia.
Dirdira urrekara
Diskurtso baten distirak ez du zertan bermatu haren araztasuna: purpurinak zipriztinduriko herdoilari ere distira dario.
Euren buruari gor
Politikari askok duten bertutea: euren buruari ez aditzekoa. Bertzela nola erran hau gaur hemen, atzo han erranaren ondoren?
Hitz/neke-jario
Gaitz erdi nekeak hartu izan balio gaina jendea nekatzen! Ba, jai, berak hartu zion neurria bere nekeari, bertzeena neurtzeko ezgai.
Ordezkagarritasun arrakastatsua
Ordezkaritza zabalena, zeren ordezkagarritasunari esker lortzen da?