Keinu hutsezko politika, hutsal; keinugabea, hutsegile.
hutsegiteak
Kantiar inperatiboa
Arrazoi Hutsak eta Praktikoak talka egiten dutenean, Arrazoi Hutsa, beti, hutsegileena.
Juje hutsegileak.
Askotan ulertzen dut zergatik diren “fallo” espainiar jujeen epaiak.
Ontsa buru-hiltzeko programa
Zure buruaz bertze benetan egin nahi baduzu eta ongi programatu, ezgai ezazu, hasteko, zeure biziraupen sena. Bertzela, lortu bai agian, baina programaren hutsegiteari esker.
Matematika huts(egile)a
Beharrik, matematika hutsa hutsegile izan ohi da, bere hutsean edozeri aplikatuz gero.
Kietismoa
Inork ziurtatzen ez zidanez hutseginen ez nuenik, hutsegiterik handienean erori nintzen: kieto geratu.
Hutsik gabe
Bere huts egite berberetakoak bakarrik onak zirelakoan zegoen. Hutsik gabe.
Hankak hanka…
Hanka-motza, agian, baina hanka-sartze luzeetan trebe.