Akilesek, oin bizkorretako erdijainko ustez hilezkor hark, non eta oinetan zuen orpo zaurgarri hilgarria.
indarra
Sofismakume indartsuak
Indarraren arrazoia lehenesten dutenek ez diote muzin egiten arrazoiaren indarrari: haien ohiko sofismak lekuko.
Giza espeziea.
Gaurko gizakiok ez gara ez ausartenen ez indartsuenen oinordeko, beldurti inteligenteenen oinordeko gara.
Arrazoiaren indarkeria
Arrazoiaren indarra arrazoi gainean sarri.
Desiren indarra
Indar guztiak desiretan, indarge egitekoetan gero.