Idazkera unibokoek bakarrik sor ditzakete irakurketa okerrak.
irakurketak
Negoziatu
Negoziatu behar biziko bagara, areago eta batik bat nork bere buruarekin, une oro. Bai eta itunen irakurketa negoziatua adostu ere.
Madarikatuak irakurketak!
Asko irakasten du irakurtzeak: bertzeak bertze, zein ezjakin garen.
Irakurketen kritika
Zure irakurketa neuk ere eginen banu, zu bezain kritiko izanen nindukezu egilearekin. Ene buruarekin.
Dohainekoa kario
Webgune anitzen harpidetza doan izan daiteke. Haien irakurketen prezioa, aldiz, kario, farmazietan kitatzekoa.
Ortografia
Ortografia askatasuna, akastun.
Aipu sukaldaritza
Euren testuingurutik atera behar aipuak, bertan ur ez daitezen, baina beren uren zaporea galdu gabe. Gero, gure saltsan ondu.