Mota anitzetako irakurleak daude: bertzeak bertze, bestsellerren irakurle amorratuak, aforismoak luze suertatzen zaizkienak.
irakurleak
Zalantzazko irakurketak
Irakurketa unibokoen aldekoek sortu ohi dituzte ekiboko gehienak.
Irakurtzeko moldeak
Irakurleok geure adimenaren arabera ulertu ohi ditugu testuak; alta, batzuek beren nahimenaren arabera baizik ez dituzte ulertzen.
Anonimatua
“Berdin du nork erran, dioena da kontua”. Hain ziur? Nork dioen topiko hori, inozokeria ala maltzurkeria den jakin dezakegu.
Nor bere arruntean
Hain zorrotz bere irakurleekin, inora ere ez zen helduko. Batik bat, zorrotz itxurapean hain mezu arruntak eskaintzen bazizkien.
Irakurketen giltzarrapoak.
Hitzez hitz irakurri, baina hitz gakoak irekitzen jakin behar, interpretazio eremu zabaletara irten nahiez gero.
Oharra irakurleari
Zu zeu errudun, ene irakurle hori, gertaera edo pertsona errealen kontakizunik/argazkirik antzematen baduzu narrazio honetan.
Adi, adi!
Erraten duzuna erraten duzula, ez ahaztu aditzen dutela aditzen dutena.
“Alfaomegatze” bidean
ABCko azalak guztiak gogoz irentsi eta sendo alfabetaturik zegoela sinetsi.
Irakurketa baltsamikoa
Baltsamo da irakurketa, bai horixe, gorputz minduarentzat, baina irakurlearen jarrerak eragiten du horretan aurretik.