Bere gakoak ditu ironiak, bi solaskideek partekatu beharrekoak. Bertzela, sarrailagilearena eginen du solaskide hartzaileak, baldarki.
ironia
Ziminoaren jantziak.
“Ziminoa zetaz beztiturik ere”…, herri jakinduria, baiki. Baina bezti ezazu ironiaz astakeria bat, eta jakinbide bihurtuko zaigu.