Lagunaren begiko lasto izpiaren gaineko argudiatze itsuak.
itsukeria
Harago
Zerumuga, beti, haratago, jakin ongi dakigunez. Laino itsuan bakarrik uste dezakegu heldu diogula, eta itsuka ibiltzen hasi.
Itxikeria
̶ Itsukeria itxurakeria ez denean, larri, baina itxurakeria denean ere!…
̶ Are larriagoa, nahitako itxikeria!
Garaileak, itsu
Maiz garaileak ez daki nor garaitu duen gerran. Hortaz, gero, itsuan eginiko errepresioa eta garaitu beharreko etsai berrien sorrera.
Autismo politikoa
Arriskutsua aginte-makila, noraino eta psikologoak ere ez ausartzeraino agintea sartzen autismoaren arrisku eragileen zerrendan.