Udazkena eta itzalak.

Haikua «ez da […] olerkarien gogoeta huts bat; ez dago metafora eta hiperbole askotarako lekurik hamazazpi silabatan. Haiku bat argi izpi bat bezalakoa da, instant iragankor bat olerki txipi batean bildua», diosku Josu Jimenez Maia haikugile eta haiku japoniarren itzultzaileak. Baina une iheskor horren finkatzea bera, ongi fokatuz gero, zenbat gauzaren metafora ez den izaten! Bere haiku hau kasu:

 «Udazkenean

nire itzala ere

eskasagoa».

 [Josu Jimenez Maia: Orbel azpiko haikuak. Denonartean, Berriozar, 2013].

 

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

 

Udazkeneko gure itzalen eskasia, geure itzala kudeatzeko udazkenak eskasten digun zolitasun nagiagoan datza, ala udazkenaren beraren itzal lausoen isla ote da? Ala biak batera eta bien arteko sinergia?