Txaloak publizitate subliminalari uko egiteari! Onargarri, ordea, sub limine-ko hainbat mezu politikok subliminalki islatzen duten adimena?
kalitatea
Urre patroia
“Denborak urrea balio du” ideia gizarteratu zenetik hasi zen denbora debaluatzen.
Sano ona?
Sanoegia, egiaz sano?
Bikainen errutina
Ezohiko lorpen bikainak, eguneroko lan-errutinaren kume.
S(ono) P(azzi) Q(uesti) R(omani)
Nik, erromatarrak, aukeran, eroak nahiago ditut, zentzudunak baino.
Ametsetan lo.
Poema baten ametsek logura sortzen dutenean, loto-lorearen humus lokaztua poeman edota irakurlearengan.
Sentitzen dut.
Inoizko eleberririk onena, duda izpirik gabe, nirea, buruan dudan eta inoiz plazaratuko ez dudan horixe. Zuen kaltez betiere.
Osasun gaixobera.
Gaixobera da, berez, osasuna, eta, bapo jartzeko bazkari batek bezala, guztion sasoi onak jaki gaixoberak ere eskatzen ditu.
Garunen baliagarritasuna.
Zergatik izanen ote da probetxagarriagoak direla antxume/arkume/txahal/txerrien garunak, politikari anitzenak baino?
Hitzak jokoan
Nago nekez idatz daitekeela narrazio on bat hitzekin jolasean: jokoan jarri behar hitzak horretarako.