Eutanasiaren aurkakoentzat, eri hiletsiak oro kontzientziagabeko haur.
kontzientzia
Gure kontzientzia eroa
Ez da ohartzen eroa bere eromenaz. Are gutxiago itxurazko zentzudunak beraienez.
Garaipenik garaiena.
Garaituen garaile-kontzientzia da garaileen garaipenik garaiena.
Natural-natural, eskuindar
Eskuindar izan gaitezke kontzientzia-karga gehiegirik gabe, ezjakinak adimen-karga gutxiko jende izan daitezkeen bezala.
Abere kontzientzia
Abereek, jakin, badakite bizitzen erantzun oro jakinen balute bezala. Ez dakitena da erantzunik ez dakitela.
Kontzientzia-aitzakia
Bereak barkatzerik ez zuelako kontzientziaren pean, ez zuen ikusi barkamen eskatzeko beharrik.