Bipartidismoa krisian: hiru alderdi ditu gaurko Espainiak bipartidismoaren alde.
Krisia
Benetako langileak
Langileriaren egitura aldatu du krisiak: lan bila ibiltzea da benetako lana, baina horrela dabiltzanak langile ez, langilegai dira.
Post-historia?
Gaurko ezak ikertzerakoan post-paradigma guztiei jarraitzen dietenak historiko dira. Alta, Historia-ostean pausatzen dira.
Post-elefantiasia
Esnatu zen, eta elefantea desagerturik. Biek batera partekatzen zuten apartamentu estua hutsune erraldoi bihurtu zitzaion.
Post-intelektualak?
Paradigma guztien ostean/‘post’etan omen gaude. Hau post-betekada hau! ‘Neo’ak sortzeko konpost ezin emankorragoa!
Horma heze ilunak
Bazuen ene kaleak taberna ilun bat. Eta aldatu zitzaidan zoria: burbuila-orube bihurtu eta krisiak jo. Putzu beltza dugu gaur.
Desengainuaren amua
Engainuak guztiak agorturik, bertzerik ezean, desengainura eraman zuten.
Zeroen zerak.
Zerotik hasi berriro, baina bertze zero batetik betiere.
Pipitaki-mimitaki
Pobreziaren aurrean, zer malkoak darizkie krokodilozko billete-zorroa bihotzaren aldean daramatenei?
Eskatologia, kontserbadore.
Egoerari akabera eman nahi diogunok ez, egoerak irautea nahi dutenak, kontserbadoreak, horiexek dira diskurtso eskatologikoen zaleak.