Ez pentsa inork gaizki nitaz: neuk hartu dut ardura hori, hots, guztioi buruz, ene burua barne, gaizki pentsatzekoa.
kritika
Autodekonstrukzioa
Interesgarriak, zinez, bertze konstruktuen zure dekonstrukzioak. Irrikan nauzu orain nola dekonstruituko dituzun zeureak.
Nahasmen kritikagarria
Zuri eginiko kritikak oro iraintzat jotzen badituzu, nola bereiziko dituzu kritika eta iraina zeuk egiterakoan?
Kritikagarritasuna
-Urlia ez da Jainko.
-Beharrik! Are kritika gogorragoa eginen nioke bertzela!
Hara, bertzea!
Hiperbole kritikoa ahalegin bat da, merituzkoa maiz, gainera datorkiguna irudikatzen duguna baino arinagoa izan dakigun; alferrik, maizegi.