Terrorismotzat jotzen duten guztia terrorismo izanen balitz, antiterrorista horietako zenbatek jarraituko luke terrorismoa salatzeko gai?
lotsagabekeria
Arrazoi hutsalak
Arrazoi faltan arrazoiak fabrikatzeari ekiten diotenei lehengaiek egiten diete huts.
Goi mailako ergelak
Gaitz erdi herriko ergelak baizik ez balu ahalmenik izanen ergelkeriak errateko!
Poetika maltzurra
Egon, badago jenderik ere denok ilargiari beha jartzea nahi duenik eta bere behatzari ez erreparatzea.
Kopeta gaiztokoak
Populismo garaiotan, kopeta-bidun ditugu fronte bakarraren zaleak.
Bidegabekeria begi-bistakoegia
Hain begi-bistakoa, non ezin daitekeen egia izan. Horixe ez ikusiarena egiten duenaren ikusmoldea.
Izpiritu kritiko eraldatzailea
Hedabide handi gezurtari horiek: hain kritiko gertatzen denarekin non zuzen-zuzenean errealitatea eraldatu behar duten.
Bestondorik gabeko horiek
Halako bestondo batez ari izanen bailiran Postongizate Aroaz mintzatzen diren horiek.
Sentimenduak ere delitu
Maitagarri izan behar du lege-kode batek, ‘gorroto delitua’ tipifikatu badu.
Garun distiranten grazia
Espainiar Justizia sistemaren garun distirantak kanpotik iristen zaizkion argi-izpiak barneratu ez, baina den-denak kanporatzen ditu.