Kontzeptuak oro, metafora. Izan ere, ‘ideia’ = itxura/forma/irudi. Alta, anitzentzat, ideien hil-jantzi dira kontzeptuak.
metaforak
Metaforaren neurrira
Metafora errealitatetzat jo, eta Prokustoren ohean etzanarazi behar izan zuen errealitatea.
Metaforarik gabeko metafora
Badaude metaforarik gabeko poemak sortu nahian dabiltzanak. Badute meritu, baina lortzen dutenean poema bera dugu metafora.