Onik sortzen duen gaitzik izatekotan, gaitzaren albo kalte mota bat izanen litzateke.
ongia
Jainkoaren mugak
Kristauen jainkoa, ahalguztidun, jakina; ez, ordea, nahiguztidun, ongia baizik ezin omen baitu nahi guztiondako, nahiz eta gaizkiaz ere baliatu denon onerako.
Kultura mefistofelikoa
Mefistofeles, ilun goibel argigabe hondoko kultur putzu hondorik gabeko hura.
Adimen gaiztoa
Gaitz eta ongiaren arteko bereizketa izan zen, agian, adimenaren lehen zantzua. Adimen maila eskasa, alta, gaitza basapiztiekin eta ongia gizakiekin lotzean.