Gutxik erraten dit ezer berririk. Baina eskertzen diet gogoan izan behar dudana neurriz gogorarazten didaten guztiei.
oroimena
Zenduez oroitu
Bere zenduez inoiz oroitzen ez den jendea, salbu-eta inork haien gainean kaka egiten duenean.
Oroimenaren traizioa
Zorioneko mozkorrez ez, zorigaiztoko biharamunez oroitu ohi gara.
Gerra zaharrak.
Bi lagun zahar, zeregin ezberdinetan eta gerra berean nahita aritu izanak, hartaz oroituz: gaurko talaiatik, zereginak berdintsu; gerrak dirudi desberdin.