Denbora urre izanen balitz, ba ote legoke adindun pobrerik?
pobrezia
Logika miragarria
Immigrazio debekuen logika: zenbat eta papergabe gehiago, hainbat eta paper gutxiago bete behar eskulana merkatzeko.
Herio, berdintzaile?
Heriok berdintzen gaituelakoan al zaude? Alta, askoz gehiago hiltzen da pobrezian aberastasunak itota baino. Baita ehunekoetan ere.
Zor kitapenak
Zor kitapenak, pobrearen etxean: gaurko penak arintzeko zorra. Eta bihar biharkoa.
Neomalthusianismo neoliberala
Diru ugalketa malthusiarra ezarri diete pobreei diru ugalketa librearen aldekoek.
Goseak bere burua hil
Ase eta gosearen arteko gerra bitxiak: gehienetan, gosea ase baten edo bertzeren zerbitzuan banatu da bere buruaren aurka.
Zientzia ekonomikoa
Pobrea, zenbat eta zor handiagoak izan, hainbat eta pobreago; diruduna, zenbat eta zor handiagoak izan, hainbat eta dirudunago.
Pobrezia bihotzean
Adio pobreziari, pobreak urrezko bihotzekoak izanen balira!
Pipitaki-mimitaki
Pobreziaren aurrean, zer malkoak darizkie krokodilozko billete-zorroa bihotzaren aldean daramatenei?
Ugalkortasuna
Aberatsen diru-metaketak sortzen ditu pobreak, etengabe halako erditze batean. Hori ugalkortasuna, aberatsena!