Bere delirio etilo-poetikoetan, Vinogrado birbataiatu zuen Bilbo hiria malenkoniatsuki, Retrogadora bidaia prestatzen zegoela.
poesia
Bizi ala kontatu
Zein erraz suertatzen diren melenga maitasun poemak. Batere ez, ordea, maitasun bizipenak. Iraun artean, behintzat.
Bere horretan hobe
Indar poetiko bizia atzeman diodan aforismo hori poema bihurtu nahi izan dut, eta lerro desneurtuen segida indarge bat lortu.
Sagardotegien poetika
Paradisuko Adam eta Ebak ez zuten poesiaren beharrik. Sagarretik sortu omen zen.
Poesiaren sintaxia
Hitz-joko, sintaxi gabeko hitz edota hots hutsen segida izan dezake oinarri poema ederrak; alta, zirrara baten sintaxia izan behar muinean.
Metaforarik gabeko metafora
Badaude metaforarik gabeko poemak sortu nahian dabiltzanak. Badute meritu, baina lortzen dutenean poema bera dugu metafora.
Neurri-gaineko prosaikotasuna
Ai ene, poeta izan behar nukeen! Baina bizitzak bertze neurtitzetara eraman nau, prosaikotasunean ene hitzak nekez neurtzera.