Hizkuntzalariak eztabaida bizian ‘umemokote’ mintzoaren etimologiaz, ‘ume-mokote’ edo ‘umemoko+kote’ ote den. Bat dabiltza, ordea, umemokote gehiegik bazkatzen duela politika larreetan.
politikariak
Oximoronak
Oximoronak ditugu politikari kaskarrek gehien maite dituzten figura literarioak.
Master elementalena faltan.
Inor ez gara nor masterren bat gabe titulitiseko mundu honetan, baina badirudi politikari batzuen masterrek gauzarik agerikoenak ez ikustera daramatzatela.
Politikarien anbizioa
Anbizioak ez du zertan izan beti txarra, batzuetan norabide zentzudunagoa hartzera bultzatzen du politikari bat.
Dramatik traumara.
Drama eta traumaren hurbiltasun fonetikoa, bien arteko alde semantikoaren ezabatzaile? Hala dirudi behintzat politikari batzuengan.
Itzala(k)
Itzal handiko politikaria ala itzal handietakoa?
Anbizio politikoa
Inora ez doa, jakina, anbizio puntu bat ez duen politikari bat; parte txarrera garamatzate, aldiz, anbizio pertsonalak baizik ez dituzten politikariek.
Estatu-politikari nazionalistak
Estatu eta nazio izan nahi duen estatu-nazio horrek zail ditu bi asmoak, bere estatu-politikari eskas eta nazionalista burugabeekin.
Tentsioa eta politika
Gustuko platera, politikari asko pure eginda! Tentuz ibili behar, alta, tentsioarekin.