Hondorik gabeko putzu-erudizioa harena, eta kultur zingira bat.
sormena
Zerotik jarraitu
Memoria galdu zuen, ez, aldiz, idazteko grina. Hortik aurrera, bere idazkiak guztiak poiesis.
Pentsarazteko modukoa
Ezta deskuiduan ere, bere kabuzko ideiarik ez. Horrek bai pentsarazten digula.
Adimen emozionala?
Ez ohi ditu adimenak piztu maitasun eta gorrotoak, bana haiek kudeatu, adimenak kudeatu beharko lituzke.
Euskararen ekonomia
Kultura euskaraz sortu eta transmititzea, merkatu murritzeko baina balio erantsi handikoa.
Sortzailearen mugak
Narraziogile orojakileak ez dakiena: pertsonaia biziak sortuz gero, nola jokatuko duten gero berauek.
Jaiotza tonbola
Zorte txarra La ciudad y los perros eta Conversación en La Catedral bezalakoena, Vargas Llosaren aitatasuna haiei tokatzea!
“Herri urrats” haikua
Herri urratsak:
oinatzak bihotzetan,
oin-hotsak kantan.
Ai ene!
Ez daukat burua txorakeriendako eta ezin deus ere bururatu.
Hutsetik sortu-ezina
Inork ezin du bere burua hutsetik sortu. Are gutxiago, burua hutsik dutenek.