Kultura unibertsalaren iturriak ez dira unibertsalak. Aitzitik, bazter ezkutuenetan (pertsona edota gizataldeengandik) sortu, erreka bihurtu, ibai bilakatu gero, eta, azkenik, itsaso zabalak elikatzen dituzten iturri umil anitzi darizkion ur-begien emaitza da kultura unibertsala. Itsasoetatik altxatuko diren hodeien isuriak berrelikatuko ditu gero jatorrizko iturriak (jada lehorturik ez daudenak behintzat) osagai berriekin, eta ziklo aberasgarri berri bati hasiera emanen. Kulturaren emaitzak izan daitezke unibertsal, ez haren iturriak. Eta iturri berriztaturik gabeko kultura, ezinbertzez, bere agortean itoko da.
unibertsaltasuna
Normalkeria
Anomalotzat jo gintuzten aspaldi, eta anomalia geuk normaltzat jo izan dugunez, are auto-identifikazio anomaloagoak gureak.
Hizkuntza etnikoak?
Geneak ikertu eta, hara!, hizkuntz gene batere ez zioten aurkitu euskaldun zaharrari.
Dialektologia unibertsala
Unibertsalak erdarak, unibertsala euskara: hizkuntza bakoitzak gainerakoekin partekatzeko gai den bere unibertsoa du.