Lortuko ote genuelakoan gaztetan, gero ikasi genuen geure ezaz; baina jarrai dezagun gazte, saia gaitezen gazte berriek lor dezaten.
utopia
Posibilitateen iraultza
Trebeegiak gara litekeena ezinezko bihurtzeko. Hau dugu iraultza, ordea, funtsean: ezina posible egitea.
Etorkizunaren ederra
Askatasuna, letra larriz idatzia, betiere etorkizun.
Kausa antzuak ote?
Ez dago kausarik erreboltaririk gabe: kausarik ez dago nahimenik ezean.
Atzera berriz aurrera
Ilusio guztietatik atzera-bueltan, joera nagusiari jarraitu eta ilusio berriak dituenaren planta egin zuen, aurrera bidean atzera.
Lekurik gabe
Topiko ederrenak, utopikoenak.
Eternitatez egarriak
Inperialista guztien ustez, euren amaierarekin, akabo Historia. AEB, aldiz, amaiera Historiari berak emanen diolakoan dabil.
Zurrunegi
Zurrunegia, ametsetan ere lo zurrun.
Sinergia aldatzailea.
Ongi dago, behar-beharrezkoa da, aldakuntzen aldeko arlo berezietan dihardutenek arlo orokorrean (politikoan) dihardutenei berauek ahal duten baino harago joateko eskatzea, behin eta berriz: nolabait erranik ezinezkoa etengabe eskatu behar.
Baina maila politikoan ezinezkoa dirudiena lorgarri bihurtzeko, arlo berezietan dihardutenen ahaleginak ez ezik, lorpenak ere bai, behar-beharrezkoak dira.
Azken buruan, lorpen berezi eta zehatz hauek funtsezko zereginik dute politikoki ezinezko dirudiena benetan bideragarri egiteko.
Behe-lainoa zerumugan?
Behe-lainopean, zerumugarik ez. Baina batzuek gure behe-lainopea dela zerumuga sinetsarazi nahi digute.