Zentro zaletasuna

Zentroa, berez, immobilista, kontserbadore, statu quo-ari tinko atxikia da.

 

Zirkuluko zirkunferentzia anitz jira daiteke zentroaren inguruan, bai horixe, baina zenbat eta zentrotik hurbilago jiratu zirkunferentziak, hainbat eta geldoago mugitzen dira, zentripetismoan otzan. Alta, zentrotik zenbat eta urrunago egon, zenbat eta periferikoagoak izan, hainbat eta aukera gehiago izanen dute zirkunferentziek zentrifugo bihurtzeko, zentroa eta statu quo-a deuseztatzeko, bertze zentro alternatibo batzuk, statu quo berri bat ezartzeko. Kontua ez da, politikagintza berriztatzaile batean, zentrora heltzea hor daudenen ordez zeu jartzeko (bipartidismoaren eredua kasu), zuk bertze zentro bat ezartzea da kontua.

 

Korolario biribila: indarrean dagoen zentrotik ihesi behar, zentrifugo izan behar, statu quo berririk sortuko baduzu.