Galanpernak biltzen

Atzo bildu nuen sorta eder bat. Hegoiak agudo penatzen baditu ere, txapela lehortzen baitie beztuz, txilar-ainar artean bazegoen txapeloker fresko askorik. Xankame solterik ere bai, txinatarren txapel dotorea xapal-xapal.

Aurtengo hegoaldi luze samar honek denen ahotan izan du elebide, onddo eta perretxiku, pi

3 thoughts on “Galanpernak biltzen

  1. hego haizeak, loari ere, mesede eskasa egiten diola esango nuke. umeak eta helduak berdin, aztoratu samarrik ikusten ditut. dena den, ongietorri zure ekarria euskal blogosferara, pello !

  2. Garesti aterako zaigu guztioi neurririk hartu ezean; telebistan berri faltan dabiltzala dirudi, perretxikoak gora, perretxikoak behera. Eta horrek jendea mendi aldera eramaten du, hain juxtu, perretxikotan pantallatik baino ez dakiena. Txapelokerrak herrikotan ikustea bezain latza baita mendian perretxiko triskantzatan kalekumeak ikustea!

  3. Arrazoi bana zor dizuet bioi (berea duenari huraxe ematea, zorra kitatzea baita). Hegoak, jostalari aldrebes traketsak, Joseba, gaurtik utziko gaituela dirudi, eta ‘hego-emea’ (ez da nik asmatua, aspaldikoa da hau: hitzak neurtu beharra baitago aspaldian gurean) etorriko zaigula fereka laztanetan, asteburuari begira.

    Bestalde, Kexus, galanperna txapel zabalenaren arrazoi zapala daukak hik ere. Behatoki inguru hauetan ikusitakoak, ‘konfesio-sekretuaren antzera’ gorde beharko ditiat, inork ezer garbirik konfesatu ez didan arren…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude