Azarotik abendura

-Izotzik ez al dator aurten? makina bat aldiz entzundako galdera. Eguna horrenbeste jaitsi denean, arratsaldetik batipat, baxuenera jaitsi baita, 16:49 du erretiro ordua. Minutu bakar bat atzeratuko da bihar, eta Santa Luzia arte 16:48an erretiratuz jarraiko du. Segundotxo pixka batzuk irabazten, abenduaren 8-9an abiatuko da, eta, esan bezala, 13an igoko da hurengo minutura, 49.enera. Esan goizetik, artean ere, jaikiera berandutuz jarraituko duela urteberrira arte.

Hala, lehen izotz formaltxoen bisita izan dugu atzotik. Edozeinetara ere, atzoko San Andres egunak ez digu, fama hala duen arren, oinetakoz zapaltzeko tamainako elurrik ekarri. Ilargi berriak ere ez zuen nahi izan elurretara makurtu, ta beraz, abenduak alderantziz portatzen dakielako, datorren asteko ilargi berriak hartuko zuen hartarako enkargua. Ez dirudi oso behera jaitsiko denik, baina mendi punta altuenetan badirudi agertuko dela.

Baina atzo amaitu dugun azaroa? Urriaren bikia suertatu zaigu. Hor dira larrosak loretan hainbat etxetan, hor dira beste hainbat loratxo ere, panpox pizturik horma inguru eta pendizetan. Sekula belarrari bi epaialdi azienden pozgarri emandakorik bada, hirugarren kortea emateko zain. Zuhaitzak loretan ikusi direla abisatu didate hainbat herritatik: aztoratuta baitabiltz, egun laburrekiko udaberria delakoan.

Euri kontuak xuhurretik dabiltza: 350 litrotako eskasia daukagu pilatuta. Eguzki egunak, aldiz, dezente gehitu dira: urteko batezbestekoan 25 egun gehiago eguzkidunak, abenduko emaitza kontuan hartu gabe, noski. Orduak ere gehitzen doaz. Datu bitxia: hilabete guztiak ekarri dute eguzki bariko egunik. Abuztua izan da 31 egun bereetan eguzkia eman duena, hemen, Arantzazun. Kostan behar zena, barrualdean izango zela aurreratu zuten egun jakin batzuk…

Txoriak lagun

Maitagarriak egiten baitzaizkit. Beren hegada propiala, bakoitzak duen bere ibilerako xalto herrenik gabea… beren kantaera aberatsa, egoera bakoitzaren adierazgarri… beren buruko luma-ixpien posizioa, esanguratsua baita… ustegabeko imintzio txikienaren aurrean, zirin parrastatxoa plaxt! botatzeko joera urduria… beren kuriositate jakingurazko presakatia… gure bizigarri dugun arnas airetxoa xumeki astinduz freskatzen diguten haizagailu

Udazkena ilgoran

Joan den asteleheneko ilberriak eurijasa bikainak ekarri zizkigun: eskerrak portatu zenari, bestela larri behar zuten gure urputzu batzuk. Azaroak lehen 20 egunetan eskainitako ur eskasia konpontzeko, ilberria osatzean, 36 ordutan 100 litro inguru oparitu zizkigun ilberriak gure paraje gehienetan. Geroz, oso etxeko egin zaigun haize tematia, hego-zeharkako hori ibili zaigu, gauaren luzeroa aprobetxatuz tenperatura ere freskatzearen aldera jaitsi nahiean.

28an datorkigun ilgora honek baote aparteko misteriorik? Aurrekoari koxka bat edo beste ezarri nahiko diola, horixe espero dezakeguna. Presioa jasoz hurbildu zaigu dagoeneko antizikloi moxkote bat: ez da gorputzaje taju-tajuzkoa duena ere, ahultxoa aukeran Atlantiko goialde horretatik datozen depresioguneen jirako zeharhaize bortitzei bizkarra ipintzeko. Halere, goiz pare batean, asteazken-ostegun-ostiral, goiz hotz samarrak ekar ditzake, haize gaiztorik gabe, izotz-punttu xume txuriz gehiegi hormatu gabe, hotz sanoa esaten diogun horrekin, gero egunez dozena bat gradu eguzki gozoz probetxu ateratzekotan. Igande goiza ere genero berorrekin suerta daiteke. Baina, ostiral-larunbat tarte horretan, hegomendebalak itsas aldeko haize umelari emango dio txanda, eta opari eta guzti iritsiko zaigula dirudi, alegia, bustian emari polita ekarriz etortzeko asmoa duela.

Beraz, eguzki egunak bai, tarteka frontetxoren bat edo beste ere bai, harik eta ostiral arratsetik larunbata aprobetxatuz, busti giro erabatekoa jarriko duen arte. Eta tenperaturak, udazken moko xorrotx finekoak, gauaren luzeroak lagunduta, izotz puxka baten aldetik

Kantua zahartzen

Badira kantazahar ederrak inoiz pasako ez direnak, -ez noa lista pasatzera- ta badira kanta ederrak, errege-sahar xahar ximelaren pareko, oroimenetan goxo baina, horzka gogoko betea egiteko balio ez dutenak. Horrelako zerbait pasa ote zaio

Azaroa arazo

Berde daude Aralar aldeko mailo eta bizkarrak. Berde daude Gorgomendi, Artzanburu eta Urbiako malda eta mendi erripa belazez leunduak. Azaroaren azkenera iristear garenean, hain gustagarria zaigun hau, errezelo punttu batez hartu beharko ote genukeen… ez al zaigu sortzen holako zalantzatxo bat hor urtaroekiko gerenezko lotura duen barrunbe horretan?

Azken euri epelak (epelantzekoak, gutxienez) onura lasterra ekarri diote mendi eguzkiz ferekatuari. Azken onean fidatu diren ardi bakanak gustura dabiltz goietan, hegohaize farfaila artile sasituaren

Ilberri berrizalea

Ilargiaren laurdenak, ‘laurdenka’ atalaren txanda dakarkit: eta hemen duzue ilberri honi dagokiona.

Astelehena, azaroak 20, data berriemale izandakoa, hauxe da ilberri berrizale fama duen ilargi koska dakarguna. Ezin zuen bestela aurten, eta hegoaren hegotan etorriko zaigu. Baina, katemotxeko hegoia denez, uztai laburrean jiroa hartzen duena, alegia, hezedura gehiago eta hotz-bustiaren pregoia ere bere ondotik izanen du. Ez da, udazken hasieran bezala, Andaluzia aldetik edo geroxeago ohi zuen gisara, Portugal eta Extremaduratik sartu ohi zitzaigun hego epel baldarragoa. Hau, Azore irletara iparretik iritsiz, Galizia behean jirata datorkigu, itsasgain zabal luzean heze karga asko hartutakoa. Fronte eta frontexka, txandaka eta txinkoka ibili nahiko du astearen lehen atalean, bai gaur eta bihar, baita etzi eta etzidamu ere: osteguna bera ere hego katemotxeko hezeago honen mende, beraz, zeru argiago eta lehorragoak tarte laburretan emanez.

Baina, ostiral inguru horretatik, ilgora indartu arte, zazpiren bat egun, negu kolorekoak eman nahiko ditu, aspaldiko partez. Halere, barnealde hauetan, hego mendebalduak ez du etsi nahiko artean ere, udazken honetako bere terrenoa zaindu eta utzi nahi ez duela.

Horrenbeste umeldura, mendebal ikutuko haizez badator, hodeien txapela baxu samar ibiliko da, eguna berez laburra beltztuz, eta kostaldean euri errazetik gertu ordu askotan. Barnealdean ez horrenbeste, baina ordu umel ta bustiak txanda hartzen ikasten joango dira, eguzkia bera laburzurrean dabilela aprobetxatuz. Tenperaturak ez dira horrenbeste jaitsiko ostirala arte, baina goizen batek edo bestek, bustiak eta haizeak lagunduta, sentsazio termikoaren hotzkirria piztuko du. Halere, hotz, hotz esateko tamainakoa, asteburua hurbiltze aldera sartuko dela dirudi, san Andres gerturatu ahala. Bai, oraingo ilberri honek berea duen koska ekarriko digulakoan nago, ez koska salto handikoa, baina, epeletik ohituta gaudenean, eztarri bat baino gehiago zakartuko dituela dirudit

Baleak burni

Euririk izan dugu atzo: 11 litro utzi zizkigun Arantzazun. Ez dago gaizki, eskertzekoa ere bada, gabiltzan sasoian ibilita, hemengo datuen arabera urteari dagokionez, 500 litro pasa falta zaizkigunean. Kostan gehixeago egina behar du, Igeldotik ziotenaz, han falta den kopurua ez baitzen hemengoaren erdira ere iristen. Baina, beste kontu euribustietara ez baina itsasbustietara nahi nuke pasa.

Islandian baleak atrapetan hasi dira berriro. 20 urte luze egin zaizkie, ohiko lana izan zuten hartatik aparte egoten: itzuli dira lanera, Japon eta Noruega hartantxe saiatzen baitira nor baino nor.

Baina, balea handi mantxo bezain jostalari maitagarri hauekin zer egin behar du gure munduak? Ez ote dauka beste jatekorik? Denak suntsitu behar ote ditu? Eta nire apunteetako txoko batera jo dut. Urriak 11, Garan, 6.orrialdean, honako triskantza honen berri zetorren: