Zientzia ala Jakitatea

Zientziaz antzinaka goazen honetan, udazken hain gozoan, elurraren antsiak zabaldu dira bazterretan: baita denda mandoetan ere, elurretarako jantzi nahiz tresneria saldu gosez. Elurra noiz jaitsi daitekeenaren berri jakiteko, ordea, bide errazik eta errazturik ezin aurki.

Badira teknologiak, zientziaren zigilua irabazia dutenak, kalitatearen Q distiratsua falta bazaie ere, begirada luzatzen saiatzen direnak, ia 3 astetarako iragarpenen peskizan. Aurtengo udazkenean, urrunera begira, behin eta berriz agindua zuten elurraren bisita, baina beti 18-20 egun lehenago antzina begira. Zientziaz egindako entsegua: urteetako milioika datu meteorologiko sartu

3 thoughts on “Zientzia ala Jakitatea

  1. Orai pasatu denaz ezin da generalizatu eta bazterrera bota zientzia’ ezarrik berau bigarren mailan eta nivelean respektuz intuitionea eta gure asaba zaharren jakituria. Ni ez nago akort, ez nator bat. Hori.

  2. Zientzia bere tokian, eta jakitatea ere bere tokian. Noski. Ez noa zientziaren aurka, eta gutxiago Unibertsitas txit gorenaren aurka. Baina, enbidoka datorrenari, jaso, ‘eutsi’ egiten diot. Eta, ordagoka datorren unibertsitate txit goreneko jakintsu apartuari… ordagoa ezin zaio eutsi, ‘mahaira!’ baizik. Horixe da egin dudana. Mahaira atera, eta demostratu, udazken honetan, prognostiko zientifikoak 4 bider, 4…! aldiz, hilabete eta erdi eskasean, failo-porrot-iruzur egin dutela. Eta, gure aurreko baserritar ezjakinen ‘tenpora gezurtiak’, anartean, txapela buruan daramala. Horixe bakarrik, Erramun. Ni ados nator zientziarekin… tamalez, ez hala zientifiko bakar batzuekin. Bakoitzari, berea.

  3. Ondo azaldua, Pello, hori kin kartak mahaira hori, zeinak ematen dion dimensione puntuala -hemen egiazkoa-, partida partikular horri (orai asteotan pasatutakoari) eta ez ostera dimensione handia esan nahi bait da komparatzea eta gutiago kontrajartzea bi arlo zientzia kin jakituria hon gure asaba zaharrak.

    Nik impressionea hartu nuen ezen kontrajartzen zenuela zientzia eta gure asaba zaharren jakituria. Orai ulertzen dut esan duzuna eta geratzen naiz trankilago, gusturago. Eskerrak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude