Hypokrates

40 urte pasatxo izango zituen duela 2.400 urte mediku handi medikuen aita deitu izan zaion giza puska hark. Gaisoaldiei bere luzera eta prozesu osoan erreparatzea gustatzen zitzaion, eritasunen bide ta bidegurutzeetaz hobeto jabetzeko. Ikusi zuen, hainbatetan, erialdiak bere kako ta koxka erabakiorrak izaten zituela: tarte garrantzi beteko horiei, alde batera zein bestera iristeko aukeragune zirelako, biziaren aldera zein heriotzaren aldera irrist egiteko une, mementu eta gune horiei krisis deitu zien. Ez zuen pentsatuko, ziurrenera, zenbat une eta aldagunetan erabiliko zen hitz dontsu hori.

Arte eremuan agudo hartu zuten hitza. Orduko artelanak, gehientsuenean, eskenategikoak ziren, tragedia, drama, komedia eta tarteko beste hainbat, batekoa zein bestekoa nahasten zituztenak, tragi-komedia kasu. Tragikoa, nahiz komikoa, beti ere besterena irudikatu eta disimuloz eman behar zuten, azpitik simulatuz nahiz disimuloko azpi-lana eginez, komediante lana deitzen zaiona. Hauei erantsi zieten hypokrites hitza, hypo (azpitik) krites (erantzule nahiz aldagunezale). Asko akordatu naiz Hipokrates mediku maisuarekin: hara noraino eraman nauen medikuak egunotan, hizkitto bat aldatuta, hypokrites-ek Hypokrates ekarri baitit burura… ta jakina, nik medikua nahiago.

Hurko hurbila

Hurkoa, hurbiltzen zaionak egiten du gertu-gertuko hurko.

Urte zaharraren bezperan, geure herriko kontu batez solasean, -Hori ez zait niri batere hurko egiten, jaulki dit lagun batek.

Erraiak sutu zaizkit, goiz-goizean uxuala zanga derrotean edanda bezala… Samariar giza puska onarena gogora diot Nazaretekoak asmaturiko pasadizoaren arabera. Gizagajo bat ipini zuen Hark bidebazterrean zerraldo. Noski, ezin zen mugi. Han egokitu zen apaiz judutarra, odolez ez kutsatzeko, aldamenetik ez baino, urrunetik bueltan igaro zen. Beste horrenbeste egin zuen lebitarrak, tenpluko zerbitzari zintzoak, ez kutsatzeko, honek ere: saihesbide zabala hartu zuen. Samariar sanoa, tenplurik zapaldu ez zuena, han dator asto gainean, txistuka ziur asko, basamortuko isiltasun mortuan… –

2006 bilbatu, 2007 asmatu

Ohitu gaituzte. Hedabide gehienetan, bilduma urtekoak jaulki asmoz dihardute urtezaharra hurbildu ahala. Normala, jada norma egin dutenez gero. Bilbaketa beti iruditu zait egin beharrekoa: jakitatearen urrats naturala deritzot, urtean igarotako onena apalean txukun ta kurioxo gordetzeari. Urtezaharraren akta jasotzekoa baita. Gerokoa amestea, ordea, ez da nire baitako genero naturala.

1937an, gurean gerrate itsumustua zebilen bitartean, AEBetako Zientzia Akademiak zein norgehiagoka asmatuko eta, XX.ren bigarren mende erdian zein aurkikuntza berri eta ezusteko inbentu sortuko ziren asmatzeko deitu zituen garaiko jakintsu atrebittuenak. Noski, aurten 70 urte izango diren honetan, egoki datorkigu orduko aziertu zietz zehatzak errepasatu eta kontuan gordetzea. Hiru alorretan asmatu zuten: laborantza mailako aurrerapenetan, gasolinarenean eta kautxo sintetikoaren baitakoetan.

Bixta laburtxoa, aldiz, beste hainbatetan izan zutena. Ez zuten usnatu ere energia nuklearrarenik, ez antibiotikoen eraginik ere (nahiz eta ordurako zortzi urte zeramatzan Fleming jaunak penicilinarekin ausnarrean), ez zuten usaindu erreakzio hegazkinak ekarriko zuen aurrerapen azkarrik, ez eta espaziora jaurtikiko ziren kohete, trasbordadore nahiz satelite artifizialik sortuko zenik ere; eta noski, askoz gutxiago, ezta amestu ere, ordenadore konturik, edo transistore alorrak ekarri dituen irrati, telebista, zede eta trasmisio digital aberats anitz horienik, mobil, bideojoku eta beste hainbat berrikuntza barne…

XXI mende honen hurrengo 10 urtetan, zer eta zenbat berrikuntza, ausartzen bazara…? Halere, nire beldurra bestelakoa da: Aurrerapen tekniko guztiok, goraki salduko zaizkigun arren, gure gizartea zorionez blai utziko dute, edo, beraien besapean ekarriko dizkiguten enredo, arazo, gorabehera eta trastorno klase guztien sare itxian herstuki itoko gaituzte?

Erregai pixka bat!

1969an atera zuten Queen Elizabeth 2 itsas hiri mandoa. Basauriko lagun bati esker, hemen dituzu harri ta zur utzi nauten kontutxo batzuk: 294 metroko luzera (3 futbol-soro), 50 metro altuera, 70.327 tonelada pixutan, eta 59 kilometro orduko abiadura. 4.050 metro koadro gainaldean; 1890 lagun pasaiari eta 1.004 tripulatzaile. Bi motore handi, bakoitza bus handi bi solairuko baten tamainakoa. Barruan, pentsa zenbat areto denetarikoak izango dituen itsas hiri honek…

Zenbat erretzen ote du trastetxo honek? Alegia, zenbat erregai erre ohi du Erregin delakoak? Gure kotxeek erretzen dutenaren kopurua zehazki aterata baitago; ordea, hegazkin eta barkuenik ez omen da komeni jakitea, dirudienez. Egun bakoitzeko, hasi zaitez harritzen, 380 tonelada erregaitan. Zenbaki guztietan idatzita: 380.000 litro eguneko erregai. Orduko: 15.833 litro. Honek eguneko erretzen duena, bakoitzari 50 litro emango baligute, 7.600 kotxe ondroso betetzeko lain genuke. 7.600 erregai-depositu bete daitezke, egun bakoitzean, itsasoko Erregin honek xautzen duenarekin.

Ematen du zer pentsatu, eta badago aldi baterako pentsamentutarako pentsua… Abenduaren 27an nahi izan dut idatzi, apropos, biharkoak i

Eguberri ilargia

Ilargi berri argalari, urteko azkenengoari, barneusturik abiatzea tokatu zaio aurten neguko koarta-tenporekin batera. Bitxikeria hutsa izan daiteke halaxe egokitzea: koarta-tenporen lehen egunean bera, bere uztai hustuan, bakeoso benetan, antizikloi potente bat gobernatuz. Eta tenporen astea amaitzean, gaur egokitu ilgora potolobidekoa. Ta…?

Hortxe utzi digu ilargi aste laurdenkako honek bere negu aurreikuspen erretratatua. Antizikloia izan da jaun ta jabe, zirkinik ia egin gabe. Haize ahul indargea gelditzen denez ia kieto, antizikloi txapel handi zabalaren pean, ez bufada eta ia-ia ezta farfailik ere mantentzen da. Halere, haize joera antizikloaren jirakoa izan da, gurera Europaren bihotz hotzetik etorri dena: frantzipar ekialdera etzana lehen 4 egunetan; ekialdekoa gero, azken bi egunotan hego tenple gozoagoa ekarriz, mediterraneotik bueltan sartu zaigulako.

Haize jiroa, beraz, ekialde kutsukoa izan da dena: mendebal eta iparmendebalik ez du batetxore ekarri. Noski, jira motelean ibili denak, mantxo eta moteltasun hori jarraiko duen seinale: etorriko da hegomendebala (laister batean gainera), emango dio txanda itsas aldekoari ere; baina joera garbi seinalatu digulakoan nago. Izotza ez da garbitzaile txarra: badaki lurrari laguntzen… baina lehortze eta ihartze lanetan ere maisua da jela, zuritan nahiz horma beltzetan. Oraingoan, uraren estimazioa irabazian aterako delakoan nago…

Urkiaren hilabetea

Eguzkiaren urteberria zabaltzen duena urkia da, zuhaitz axal zuri dotorea. Europa osoan maite izan da urkia; beti eskura nahi zitekeen: urki-zarbaz astintzen zituzten izpiritu gaiztoz joak, esorzismorik onenaren pare zeukatelarik urki-zigor hau. Paraje batzutan, urki-makilez ospatzen omen dute urte-zaharraren despeida: izpiritu gaizto guztiak uxatzeko. Eta noski, haurtxoen seaskatarako, urki arbatxoez edo urki zurez egindako seaska nahi, biziaren zuhaitza izanik, deabru ta espiritu gaiztoak uxatzen dakielako.

Zuhaitzik zaharrenetarikoa omen urkia. 30 milioi urte ematen zaizkio: hazia hain arina denez, edozein bazterretara iristen da, haizearen hegadan. Edozein lur elkorretan, umiditate poxi bat nahikoa du, suteen ondoko lur agortu ta pobretuan ere, guztiz egoki moldatzen da. Urkia arbola polit eta lerdena. Berez, izenak berak seinalatu dio bere eginkizuna: ur ixurien mugak seinalatzea. Ur ixurien arabera banatzen baitziren terrenoak. Hantxe urkia non zegoen urrundik antzemango zen.

Ia dena du probetxuzkoa: azala, txotxak eta abarrak sua pizteko ezin hobeak; zura materiale primerakoa: lantzeko biguna, hezedurari aurre egiteko ona, ustelkaitza. Zenbat kaiku, esne-ontzi, lera ta trineo, gurdi ta beste tresneri, etxaboletako hainbat ontzi, zenbat uztarri ta beste ez ote dira egin urkiaz! Oso trinko eusten dio, zaila da zura zartatzea ta printzatzea.

Adarretako makiltxo zumiztiarrak oso egokiak ziren esku-saski ta otzara ta banastagintzan erabiltzeko; baita erratzetarako ere, sokarik ez zenean sortak lotzeko ta beste. Bere izerdi ta sapa bizigarria da oso: irakiten duenez gero, urki-ardoa ta urki-garagardoa prestatzen dituzte lurralde iparraldeko hotz haietan. Jermania aldetik, izerdi hau hartzen dute goizean baraurik, giltzurdinetako harriak desegiteko eta hezuerian oineko minak kentzeko.

Azala lehenago asko zerabilten. Barrualdea gau batez zopa-zopa utzi eta arraskatuz, margo gorrixka ematen dizu. Iragazi, egosi minutu batzutan ta gorritzean, kotoia tindatzeko balio zizun. Gose-urteetan, barruko azal hori, eiho ta beste irin batzuekin nahasian, ogia oretzeko balio zuen, fekula ta azukarra dituelako. Bildu ta kiribilduz, antortxatarako balio dizu.

Baina, ustelkaitza ta iragazkaitza delako, etxeari gaina kainaberazkoa ematen zitzaionean, urki-azala ipiniko zitzaion azpitik: ez zen tantanik pasako. Erretxina ere lortzen dute urkiarekin. Gaineko azal xuria ipini ontzi batean egosten, su lasaian, egosialdi luzean, iragazi dezan. Urki-lika da, oso estimatua ontziak sendotzeko ta kanpotik iragazkaitz egiteko.

Errusiako bazter batean, bizi izandu zen urte mordoska batean Likov senar-emazteen familia taiga apartatu batean. Urkiaren izerdi-sapa edaten zuten, batez ere udaberrian, osasun garbi fina mantentzeko. Urkiaren azala zerabilten era askotara: azal xurian idazten zuten; azalarekin egindako tindura gorria, berriz, idazteko; urkiaren azala ondo bilduz egindako zuziak zemaien argi klaro xurixka ta misteriotsua. Urkia asko erabili zen botikatarako. Hostoa herrialde askotan hartu ohi da te infusioa egiteko. Barrua garbitzen du, diuretikoa da, izerditzen eta toxinak botatzen laguntzen du. Aide txarrak ateratzen, hezueria ta hidropesia sendatzen, giltzurrun ta gibeleko harri ta gaitzen kontra ere oso ona omen.

Haginaren eguna

Zelten Zuhaitz Egutegian, 28nako hileroko sortetan, zuhaitz banari ematen diote tartea, urtea 13 sortatan banatuz. Noski, egun bat gelditzen da bakarrik, solte, 365 osatuko baditugu. Egun hauxe da, urtero berbera, abenduaren 23a, eguzkia azpia jota goraka abiatzera doanekoa: horregatik, haginaren eguna.

Hagina heriotz-zuhaitza izan da kultura batzutan Europa aldetik. Grezian eta Erroman, Hecate jainkoari eskainia zen zuhaitz hau, hekatonbe hitzak berak dioen gisara, heriotzaren jainkoa zelarik. Zezen eta idi, denak beltzak, 100 azienda sakrifikatzen zizkioten hekatonbe deitu sagara-aldian, eta zezen-idiok adar artean agin-arbaz apaindutako koroak jantzita akabatzen zituzten.

Ardoaren hilkutxa deitzen zioten Irlandan hagi

Jaiotza zaputz!

Bederatzi hilabete konplituak! Jaio behar luke. Gaur bete ditu egunak suetenaren anuntzio martxoko 22koak. 24an, Gabon gauez jaioko ote da? Beste behin, zaputz?

Belengoaren egunak! Pare parean datoz. Jose ta Mariak zaputz gehiegi izan zuten agintarien aldetik bezala jauretxeko zerbitzari aberatsengandik ere. Herriko behartsuek baialzuten, bada, etxe modukorik ere? Hiritik urruntxo, herritar xume baztertuenengandik hurbilago, artzaien etxola xaharrean erditu behar Mariak.

Zaputz berdintsuak gaur ere Bakeak! Goiko jendeek atea itxi diote. Kalekoei aitzaki. Kaleak behar du mugi: garbitu gero, kaleborroka terrorista nardagarri oro! Ez dira ohartuko, Herodes berri hauek, jendeak ez diela ezertxo ere sinesten?

Ta…? I

Santamasetako mihura

Santo Tomas gaur. Ordea, Debagoienean Santamasak bihar. Egun laburtto hauek dira mihuraren egunak. Alegia, opari egunak. Mihura baita oparien bihotza eta anima: opariaren zentzu garbiena, kutsatu ez den landarea izanik, opariak ere norberekoiaren inolako kutsurik izan ez dezan, zelten kultur eta ohituretan, garbi-puruenaren peskizan topatu zuten opari gardenena.

Zergatik? Zeltek uste zuten mihura zerutiarra zela, gutxinez ere tximisten batek zerutik zuhaitzaren adarrera itsatsia. Bere zuztar