Hurko hurbila

Hurkoa, hurbiltzen zaionak egiten du gertu-gertuko hurko.

Urte zaharraren bezperan, geure herriko kontu batez solasean, -Hori ez zait niri batere hurko egiten, jaulki dit lagun batek.

Erraiak sutu zaizkit, goiz-goizean uxuala zanga derrotean edanda bezala… Samariar giza puska onarena gogora diot Nazaretekoak asmaturiko pasadizoaren arabera. Gizagajo bat ipini zuen Hark bidebazterrean zerraldo. Noski, ezin zen mugi. Han egokitu zen apaiz judutarra, odolez ez kutsatzeko, aldamenetik ez baino, urrunetik bueltan igaro zen. Beste horrenbeste egin zuen lebitarrak, tenpluko zerbitzari zintzoak, ez kutsatzeko, honek ere: saihesbide zabala hartu zuen. Samariar sanoa, tenplurik zapaldu ez zuena, han dator asto gainean, txistuka ziur asko, basamortuko isiltasun mortuan… –

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude