Proportzioak

Baneki zenbat galdera, zenbat itaun eta zenbat gantxo bota didaten azken aste honetan, ditxosozko elurra amu txarrantxatuta! Irrati eta egunkari, zenbat elur egin duen Arantzazun, atzotik hasi eta gaur goizean… eta datozkeenak…!?

Baina, ez al ginen bada, euri beharrean? Euriak ahaztu ditugula dirudi. Inork ez dit galda euri kopururik. Elurra badugunez, badirudi euriarenak kitto daudela. Geroko euri-elurrak aparte utzita, eman dezadan notizia: ilberri ttikiak ekarri duena, igandeko lanbroxka ta langarrak kontuan hartuta, atzoko eta gaur goizalderarteko euriak, denak, 42 litro, hemen Arantzazun. Hori da notizia, pozgarria lurraren eta landarediaren aldetik, eta pentsatzen dut baitere, ur-eskasiaz kezkatzen hasiak zirenen partetik.

Elurretan, goiz-goizeko ordubietatik hona, 6tik 7 litrotara. Proportziotan: % 14 elurretan. Gaineratikoa euri gozo mantxo ur bedeinkatutan. Baina, % 14a, xuri garbi i

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude