Kutxuidazu, Isabel

Kutxu! Kutxuketan jolasten genuen txikitan, neska eta mutiko. Tocar y escapar deitzen zioten espainieraz joku antzerakoari. Inoiz, bata zela kutsatua, ezetz, bestea zela, ez zuelako beharbezala ikutu (kutsatu, alegia), jertsea oxta ikutu ziola, ez zuela horrek balio, sendoago ikutu behar zela… eta han zetorren eztabaida kupidagabekoa. Eta bake, zaplaztakoren bat tartekatzen ez bazen…

Haurtzaro eta lehen gaztaroko joku kutsakor haiekin akordatu naiz, horrenbesteko zaunka zaletasun ta grina piztu denean, lege gaizto batek gaiztatu dituen hainbat alor ezin garbituz, epaile irrikatu ta gutiziatuak elkarrizketak kutsatu omen dituenak tirria erioz epai garbienean denak garbitu nahi dituen honetan. Atzo hiru, gaur bat, beste edozein baino batagoa… eta epaile honek ez al dauka kutsatu gaiztatuokin bere burua kutsatzeko beldurrik? Ni epaile, badaezpadan, ez nieke galderatxo bat bera ere egingo, porsiakaso

Joxean Sagastibeltza laguna kutxutzeko ipini dut izenburua. Bere umore eta guzti, umorea behinik behin ez dugu galdu behar eta, agian, beste liburu batentzako bidea emango lioke…

3 thoughts on “Kutxuidazu, Isabel

  1. kutsatuak guztiok egon gaitezke, hein handiago edo txikiagoan. Baina itsu itsuan gabiltza sarri epaiak, eman baino, botatzen. Eta hortan, epaileak ez dabiltza ohiko herritarrak baino garbiago. Atzo beltz zena gaur zuri ikustea, politikoek, gauza bat da. Irizpide politikoak aldakorrak behar dute izan. Baino epaileek horixe egitea… beldurgarria da. Atzo santu zena, gaur pekatari eta alderantziz !

  2. Oi Pello Pello, hori duk hori despistea hirea! “Sagastibeltza” ez motel, “Sagastizabal”…!

    Akaso zabala eta beltza izango zuan deitura horren jatorrizko sagasti aspaldiko hura, baina auskalo… Gu bion “Zabala”-ren jatorriaren bila joanez gero ere, zer aurkituko ote genuke?

    Mamiari dagokionez, arrazoia duk: umorerako bide zabalak (eta beltzak, oso beltzak) eskaintzen ditiztek epaile batzuen sasi-irizpide negargarriek.

  3. Eskerrak, Juan Luis, ‘beltza’-‘zabal’tzeagatik. Horrela gureago duk, gainera. Egia esan, goizean hori idaztean, Joxean soilik idatzi diat, eta garbiratzean, despistaturen bat izango delakoan, nonbait, Sagasti…eta zalantza punttu batez, hor bota diat Sagasti kutsatuarena. Lehen despistea etxean. Eskerrak Joxeanek, zabalean bezala beltzean, ondo toreatzen dakienari.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude