Zozomikoteak

Zozomikoteak blogean jartzeko, hala eskatu dit lagun batek. Naturaren mintzoan hartaz jardun nintzenez, (129 or.), handikoxea dakart hona, xehetasunen bat edo beste erantsiz.

Zozomikote kontu hau, nik geure geurea zela uste nuen eta halaxe pentsatuko nuen gerora ere. Baina, ez, aizue! Badu tradiziorik hemendik kanpora ere: Dijo marzo al pastor: con tres d

Atsotitzak erranean

Martxoak asko ditu, noranahi begiratzeko lain. Euria dela, elurra edo ostotsa… aurreko batzutan mordoska errepasatu badugu ere, hara hemen nonahi bildutako batzuk. Euri kontuak aurrena, elurrarenak gero eta trumoi-ostotsenak hurrena. Beteko dira batzuk: ez al dira konplituko denak…!

Martxoa eurite, urtea ogite.
Martxoko euriak ez du balio axeri baten

Ilargia parean tokatu!

Ibai eta erreka, denak gainezka. Hainbeste egin al du bada?

Datu xorta bat nahi nuke begien aurrean paratu, ea gauzak argitzeko balio dezakeen, erreparatu nahi diona ase aukeran jar dadin. Urtarrileko ilberritik hona, 66 egun joan zaizkigu. 551 litro utzi dituzte Arantzazuko aldapa larri hauetan. Elurretakoak ez beste guztiak agudo jo dute itsasoruntz: elurrarenak mantxoago ibili dira. Urtegiak betetzeko lain bada, dirudienez.

551 litro horietatik, 185 elur zuritan iritsi zaizkigu, bi saiotan, nahiz eta bigarren elurtea zuria bezain beltza ere izan den. Ez dio alferrik atsotitzak:

Ama Birji

Festa handia izan zen. Garizumako ospela eguzkitzeko eguna. San Jose bezala, Ama Maria ere jaieraduna izaki, garizuma luzean luzitzeko bi atseden egun bilakatu ziren. Bestalde, negu-udaberrien mugante ere bai, eta horrek baserritiko eta laborantzarekiko kontuei errepaso ttiki bat emateko balioko zukeen. Begira bestela, eta goza patxadan nahi duzun beste, zenbateko estimazioa izan zuen egun dontsu honek gure antzinakoen nola kultuan hala orduko kultura bilduan. Atsotitz bakoitzarekiko aldagaietan antzemango diozu kosta aldekoago edo barneko aldatz eta mendimui

Bake-etikak

Bakea eta etika ditu xede eta jomuga gogoan Baketik Arantzazukoak. Mahai-inguru epela, ingurune zuri elurtuan, gaur eguerdikoa. Ez noa bertako berririk ematea, kazetariak propio hartarakoxe etorri direnean. Agian, kazetariei oharkabean pasa zaienik azalera atera dezaket, igoal. Etorri, izen handi ospez beteak etorri zaizkigu, ospelez beteta garai batean bizi izan ginen gunera. Gaur, ez ospe eta ez ospel gabiltzanean, bestelako gozatua hartu du bakeak, etikak epelduta.

Pena bat daukat: ilberriari tokatzen zitzaiona zertan ez zen bi egun beranduago etorri, jaketa ez zegoen gaurko mahaia bizpahiru egun arinago prestatzeko talenturik. Horrela ez baikinen elurretan galduta 3 egun osoak egongo. Ospelik ezean, ospe apur bat izan bagenu, atzoko elur-makinak arintxoago ibiliko baitziren hartara. Garzonen mutilek ia-ia zikindu zuten Arantzazu izena, deskuidoan Arandatik ez balituzte garaiz itzularazi, gaur ondo ta aski aidatua gelditu da. Espainiako berotik etorri izen handiek elurra epeltzen saiatu dira, plazoleta gehiena garbitzeraino. Izan dute laguntzarik, izan dutenez! Eskerrak!

San Jose konpitak kontrako eztarritik

Bota ditu aurtengoan makina bat. (Asteazkenean, 21an idatzi nuen blogerako, baina Arantzazu isolatuta, plen-plen inkomunikatuta gelditu zitzaigun, interneta galduta… eta 23an azaldu zaigu). Derrigorrezkoak diren zuzenketak eginda dihoakizu ordukoa.

Astelehen goizean hasi, San Jose eguna justu, tximist eta trumoi, bota eta erauntsi kaxkabikoaz. Arratsean segi, gauean jarrai, astearte goiz-eguerdi-arrats eta gau, dena segidoko soka luzean. Eta ez zen horretan bukatu. Ordurarte gehiena ekaitz

SanJosetan ilberri

Goizeko hirurak laurdengutxitan abiatu da hutsetik gora ilargia betebidean. Aurreko astea izan dugu ilbehera, batzutan alde batera bezala, bestetan bestera erreparatu ohi ziotena. Hara hemen 3 atsotitz, zeozeretan argi puxken bat eman diezaguketenak:

Martxoko ilberie, kipule gorrixe ipintteko sasoe onena.
Martxoko ilbera pasatuaz gero, kitto! (eguraldi on udaberrikoa hasten da)
Martxoko il zarra, horrek eraman du nire behor zarra.

Bizikizun ezberdin bana eskaintzen digute: kipularena landatzearena, eguraldi sanoarena (ez hala aurtengo honetan), eta ilargi zaharretik berrira bitarteko gordinaldiren batean asto zaharra galdu zuenarena.

Nik aurtengoari beste alderdi batetik erreparatu nahi nioke: orain bi ilargi, urtarrilaren 19an justu, orduan ere, ekarri zuen narrastaka elurte dexentekoa. Halaxe dator oraingoa ere. Ikusi egin behar, ordukoaren pareko izoztea dakarren (ez dirudi hartara joko duenik, orain 3 egun hala zirudien arren) edo mendebal haize zakarrei esker elurrak arinago urtu nahiko dituen, depresioguneen dantza geldiezina datorrela baitirudi egun batzutarako.

Bestalde, san Jose inguru hau ere giro ezberdin eta koskadunetakoa izan ei da, atsotitz ezaguna lekuko:

Haltzaren hila

Martxoak 18. Zelten zuhaitzen egutegian, lizarrarena utzi eta gaur sartu gara apirilaren 15a arte haltzaren hilean. Haltza, errekondoetan airoso ta lerden altxatzen den zuhaitz beltza, zintzilikario ttikiak dindilin dituela, hosto orlegi berdexka finak agudo muzker beltzitzen zaizkion haltza, berrikitzeko beti sapa grinatsua duena, izerdi aberatseko haltzumak dituen haltza… zenbat txilibitu egin ote ditugu udaberriz bere puja gaxte berriekin…!

Errekondo bazter zailduentxoak ditu gustuko. Zerrautsak berak ere kolore partikularra ematen du, usai eze batekin, edozein koadrotarako egokia dirudien mamindun zerrauts gorria! Estimatua zuten haltza, bigun portatzen delako bere mamia, ez du kontrarik egiten. Hala zioen Duvoisinek berak: