SanJosetan ilberri

Goizeko hirurak laurdengutxitan abiatu da hutsetik gora ilargia betebidean. Aurreko astea izan dugu ilbehera, batzutan alde batera bezala, bestetan bestera erreparatu ohi ziotena. Hara hemen 3 atsotitz, zeozeretan argi puxken bat eman diezaguketenak:

Martxoko ilberie, kipule gorrixe ipintteko sasoe onena.
Martxoko ilbera pasatuaz gero, kitto! (eguraldi on udaberrikoa hasten da)
Martxoko il zarra, horrek eraman du nire behor zarra.

Bizikizun ezberdin bana eskaintzen digute: kipularena landatzearena, eguraldi sanoarena (ez hala aurtengo honetan), eta ilargi zaharretik berrira bitarteko gordinaldiren batean asto zaharra galdu zuenarena.

Nik aurtengoari beste alderdi batetik erreparatu nahi nioke: orain bi ilargi, urtarrilaren 19an justu, orduan ere, ekarri zuen narrastaka elurte dexentekoa. Halaxe dator oraingoa ere. Ikusi egin behar, ordukoaren pareko izoztea dakarren (ez dirudi hartara joko duenik, orain 3 egun hala zirudien arren) edo mendebal haize zakarrei esker elurrak arinago urtu nahiko dituen, depresioguneen dantza geldiezina datorrela baitirudi egun batzutarako.

Bestalde, san Jose inguru hau ere giro ezberdin eta koskadunetakoa izan ei da, atsotitz ezaguna lekuko:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude