Bake-etikak

Bakea eta etika ditu xede eta jomuga gogoan Baketik Arantzazukoak. Mahai-inguru epela, ingurune zuri elurtuan, gaur eguerdikoa. Ez noa bertako berririk ematea, kazetariak propio hartarakoxe etorri direnean. Agian, kazetariei oharkabean pasa zaienik azalera atera dezaket, igoal. Etorri, izen handi ospez beteak etorri zaizkigu, ospelez beteta garai batean bizi izan ginen gunera. Gaur, ez ospe eta ez ospel gabiltzanean, bestelako gozatua hartu du bakeak, etikak epelduta.

Pena bat daukat: ilberriari tokatzen zitzaiona zertan ez zen bi egun beranduago etorri, jaketa ez zegoen gaurko mahaia bizpahiru egun arinago prestatzeko talenturik. Horrela ez baikinen elurretan galduta 3 egun osoak egongo. Ospelik ezean, ospe apur bat izan bagenu, atzoko elur-makinak arintxoago ibiliko baitziren hartara. Garzonen mutilek ia-ia zikindu zuten Arantzazu izena, deskuidoan Arandatik ez balituzte garaiz itzularazi, gaur ondo ta aski aidatua gelditu da. Espainiako berotik etorri izen handiek elurra epeltzen saiatu dira, plazoleta gehiena garbitzeraino. Izan dute laguntzarik, izan dutenez! Eskerrak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude