Kontuz, Macbeth!

Udaberri eroxka baten lepotik darama burua normalean apiril aldrebesak. Apirila beti apiril. Aurten ere goiz abiatu ziren hainbat zuhaitz lora pipitta bilduak erakusten. Baina kizkur-kizkur etsita iraun behar izan dute luzaro: zaputzak hartu eta, kosta zaie kosta, batez ere aurrerantza ibiltzen direnei, elorri beltxari eta. Baina, azkenean, esprintean igo da zuhaitzen hostaila gorantza. Eta ezin, bada, Macbethen sorginekin ez akordatu:

Artoa garestituko ote

San Markos egun bedeinkatua, laborariaren egutegian mugarri ezaguna genuen. Udaberriaren pausoak zaindu beharra zeukaten, gero laborea eta uzta portatuko baziren. Udaberriko harkaitz umelari goroldioa bezala lapatu izan zaizkio, horregatik, atsotitz eta esaera zahar mardulak. Egutegi aspaldikoetan dozena bat bildu izan ditut, eta Gotzon Garatek ere topatu ta bildu ditu mordoska ederra. Artoa zen enpe

Artoa buruhauste

San Jurgi eguna. Artoa ereiteko garaian gaude. Ez zen kontua trasgenikoarena. Eguraldiarena, aroarena preziso. Horregatik, bazioten deboziorik santu honi, ea artoak irabazi zezan laguntza luzatzen zeunetz edo.

Antzinako santuetan garrantzi handia izan zuen, pentsa bestela, zenbat lurralde ta nazio izan diren bere zaindaritza eskatu dutenak: Ingalaterrako, Portugaleko, Lituaniako, Errusiako, Serbiako, Katalauniako ta Aragoiko zaindaria da Jordi-Jorge-Jurgi edo Gorka santua. Baina baita, zaldunena ere. Baina, igoal ez dakizuena, boy-scoutsek ere zaindaritzat daukatela; baita, lurralde batzutan, nexkatoa herensugeagandik libratu zuelako, maiteminduen ta amorosen zaindaria ere bada, eta herpes gaitzaren kontrako zaindaria ere bai.

Gure inguruko baserrietan, ordea, artoak ereiteko garaiarekin

Biktima

Ez da gure hitza. Baina saldu digute eta erosi behar izan dugu. Bulda mota bat ere bada: erosi nahi duenarentzat, Gurutzada Santako Bulda nola…? Buldak berak egiten ditu biktima handiak eta ttikiagoak, haziak nahiz

Eguneroko plana

Bitoriano Gandiagak, gaisoaldi luzeak makurtuta, 2.000. urtean, eskuz idatzia, erabat amaitu gabe, utzi zuen honako hauxe:

Bizitza xurrutka,
ardo onena lez,
ahogozatzea
dut, arretaz,
zeregin behinena,
sumatzea haren
tenore bakoitza
eta eskertzea
haren gaurdainoko,
oraintxerainoko
dohako bisita.

Buruz dakit. Ikasteko modukoa da. Poema beraren jantzi apain atsegina baino ikasibeharrekoagoa, xurrutka, bizitzako une bakoitza ahogozatzen gozatzea. Hala atera naiz goizetik, nire baitako xuxurla apalean, otoitza dioten hortan aidatua, egunaren argi xumeenaren zain xurrut, xorien bizi oihartzun zolia gozatuz xurrut, ernamuin xume lehertzear direnen lurrintxoa usnatuz xurrut, zizare eta xomorrotxoen zigizagatxo mantxoa mirestuz xurrut, marraskiloen presik ezaz harrituta xurrut, egunaren martxa naturalean kateatuta xurrut… mozkor-mozkor, etxera itzultzeko nagi.