Kopuru ofizialak

Eguraldi zeinuei erreparatuz bizi garenok, paper ofizialetan datatzen ditugu gure datuak. Euri kopuruak, esateko, hilabeteka eta urteka emango dira, ia beti. Nire kolkorako badut beste kopuru mota bat, estimazio gero eta handiagoz zaintzen dudana. Hilabeteka ez, baizik eta ilberri-ilbete-iltzar zainduz gustatzen zait datuak apuntatzea. Baina, esan dezadan bertatik, bila datorrenari zerbitu, beti, datu ofizialak bakarrik. Ofiziokoak neure baitan gordetzekoak dira.

Joan den 2006an, hilargi emankorrena martxo ingurukoa izan zen, 262 litro bendiziotako ekarri zituelarik. Maiatz gehiena harrapatu zuen ilargiak, ordea, 32 besterik ez. Baina izan da bat, ilargi berezia oso: 2006aren azken 11 egunak, euri tantanik gabe, eta 2007aren lehen 18ak bildu zituena. Urteberri egunean 11 litro, eta errege-bezperan beste 4. Eta kitto! Ilargi saio osoak 15 litro bi egunetan, besterik ez. Bien bitartean, egun hain labur haietan, 136 ordu eguzkitan. Gero ekarri ditu gerokoak: Hurrengo ilargiek, 167 eta 258 litro. Eta San Josetan abiatu zen 3.ak, 200 litro ja, bihar ilbetera iristerako. Atera kontuak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude