Biktima

Ez da gure hitza. Baina saldu digute eta erosi behar izan dugu. Bulda mota bat ere bada: erosi nahi duenarentzat, Gurutzada Santako Bulda nola…? Buldak berak egiten ditu biktima handiak eta ttikiagoak, haziak nahiz

6 thoughts on “Biktima

  1. Baten batek esan beharra zeukan zuk esan duzuna, Pello. Hainbesteko korrekzio politikoa darion egoera honetan, eskertzekoa da askok pentsatzen duguna nonbait idatziz ikustea, eta inori erasorik egin gabe gainera. Denok biktima ttiki, batzuk biktima handi ere bai…lastima da ordea, handi horien artean ere denei errespetu berdina ez eskaintzea.

  2. Gaur Bilbon “Biktimei”egingo zaien omenaldian,irakurri dudanez Anjel Lertxundik “gizartearen izenean” barkamena eskatuko omen dio beraiei.Eta nire galdera zera da,nik zer barkamen eskatu behar diet,Donostiako Gobierno Civil(?)delakoan 1980urtean barran zintzilikatuta burnizko porra batez kolpez jardun zidaten indar polizialei? Zer barkamen,porra ipurtzulotik sartu zidaten polizi horiei? Zer barkamen eskatu behar diet 1982 urtean, goizeko 02,30 aldean etxetik atera eta Orioko hondartzan larru gorritan esku burniak atzean jarrita burua uretan behin eta berriro sartzen zidaten indar polizialei? Ez al duk pentsatu hemen biktima era askotakoak gaudela? Badirudi ezetz,eta lotsa gutxirekin azalduko haizela gaurko ekitaldira.

  3. BIKTIMITATEA, PORROTA ETA DUINTASUNA.

    Nire ustez gaur egun erabat manipulatuta dago “biktima” kontzeptua, helburu batzuetara zuzendua alegia. Gaur egun biktimatzat onartuak daudenak benetan dira biktimak kopetean “biktima naiz” leloa eramnago balute bezela. Biktima kontzeptua biktimak berak bere retroalimentazian aurrera egiteko zuzendua dago. Azken finean zirkulo biktimoso itsi bat sortu da biktimaren inkonszientean. Mina, maite duzun pertsona erahilean egoteaz gain, biktimaren baitan dago, lehen esan dudan retroalimentazio horretan. Ni, biktima naizela, zurekin, biktima zarela, elkartzen naiz biktimak garenon elkarte biktima bateratzaile bat sortzeko eta biktima garela aldarrikatzeko.

    Biktima, biktima, biktima,…

    Erreibindikazioa doluminaren parte bat da, barruan gorderik dauden sentimentu horiek plazaratu beharra. Arazoa doluminaren pausa bat izan behar duen horren perpetuazioan dago. Urteak joan ahala erreibindikazioan estankatzea da arazoa. Hori dolumniaren prozesuaren porrota da eta hor dago biktimen elkarteen bigarren ondorioa: perpetuazioa.

    Dedikazio berezi bat eskeini nahiko nioke duintasun hitzari biktimen inguruan dagokionez. Nire ustez duintasuna gakoa arazoak modu orekatu batean eramatean datza. Ditugun min, kezka eta ezinegeonen inguruak ausnarketak egin, eta ondorio nahiz jarrera landu batetara iristea. Askotan zarata ateratzea, soinua besterik ez egitea duintasun faltarekin erlazionatzen dut eta hortxe gaur egungo biktima horiek etortzen zaizkit burura. Duintasuna momentu zailetan ondo egoten jakitea bada bakoitzak erabaki dezala ea hainbeste garraxi, eslogan eta gorpu presentzia plazaratzea duina oten den edo ez. Nire ustez 11-M ko eta ETA-ko biktimen arteko ezberintasun nagusiena duintasunean datza hain zuzen ere.

    Barkatu akats ortografikoengatik.

  4. Eta gaur hamar aldiz idatzi dut:
    Lagun hurkoa maitatu
    lagun hurkoa maitatu
    lagun hurkoa maitatu
    lagun hurkoa maitatu
    lagun hurkoa maitatu
    lagun hurkoa maitatu
    lagun hurkoa maitatu
    lagun hurkoa maitatu
    lagun hurkoa maitatu
    lagun hurkoa maitatu

  5. Joxe, Jose Inazio, Xabier, Ramon, Eskerrik asko! bana, zuen iruzkinengatik, sufrimentuaren enbor handi honek ezpal askotxo izanik, begirada batean jasotzen ez direnak, alde banatako ekarriekin aberastuta suertatzen direlako. Gaurko egunkarietan ekarri franko agertu da. Veronica Portell andereak, El Correo-n, gaurko emanaldiaren inguruan pentsamentu eta galdera pare bat piztu dit, beste ezpal bat edo beste enbor handi honi ateratzeko tamainakorik:

    – Duela urte dezente egindako kaltea azaleratzea zenbateraino da zauria berritzea? Hainbat zauri jendarteratzea orain, denen aurrean, egokia ote?

    – Nik egin ez dudan kalteaz, nori eskatu behar diot barkazio? Noren izenean? Nire malko nahiz negarrak noren damua erakus dezakete, neronena ezbada?

    – Biktimarekiko errukia giza-bihotzaren fruitua da, eta duina. Duintasuna ote sufritu duenari zauria berritzea, zauria betikotzeko arriskuz luzatzea, kamara geldian zauria sendatuko ote diogu denen aurrean, urratu hori bakearen izenean bada ere?

    – Nola lortu hau dena, ospakizun ta diru, gogorik onenaz izan arren, bakebiderako dadin: berriro beste hainbat toki eta gunetan goraki errepikatuz, akaso? antza, asmo hori bada:

  6. Biktimak… gatazka oron normala den bezala, alde guztietan daude.
    Duintasuna berreskuratzen da onartzean kalte egin dezula eta barkamena eskatutakoan.
    Atzo Andu Lertxundik eskatu zuen barkamena euskal gizartearen izenean… nere ustez ondo egina! eta beharrezkoa zen gauz bat.
    Orain, zain gelditzen naiz ea noiz eskatuko duen barkamena beste aldeak.. ea noiz berreskuratuko duten beraiek bere duintasuna..

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude