Lizar-haritzak esprintean

Lizarra ezinean dabil. Ez diozue erreparatu, aurten gehitxo kostatzen ari zaiola lizarrondoari bere hostajea zabaltzen? Lizarra goiztiarra da berez, bat goiztiarrik bada: esnati, esnakor ageri ohi da ia urtero, eguzki printz

2 thoughts on “Lizar-haritzak esprintean

  1. Gaizki ulertu ez badut urte nahasia datorkigu beraz… Denborak esango du.

    Lehenago esan ez dizudan arren zorionak Pello zure blogarengatik. Irakurtzea atsegin ez duen euskarazko errekurtso eskasian ibiltzen denari ikaragarri kostatzen zaio zu irakurtzea eta nekagarri egiten zaio azken lerroraino iristea baino gehienetan merezi izaten du kulturaren izenean.

  2. Eskerrik asko, Xabier.
    Liburu batean aurkitu nuen bi zuhaitz mota horien lehiarena, nor lehenagoka haritza eta lizarra. Ez dut ziurtatu ahal izan aurreko urteotan hala gertatu den edo ez: hori dela eta nioen, erositako prezioan nekarrela…

    Barkatu zail antzean idazten badut: esaldi konplikatu samarrak ateratzen zaizkit, esanahi ugari pilatzen eta motroilotzen zaizkidalarik idatzi artean… Lehenagoko idazle zahar dezente baititut irakurriak, eta esaldi luzexkara jotzen beti…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude