San Inazio Urbian

Urbian jai San Inazio egunez. Eguraldia ere dotore datorkio: fresko goiz-goizetik, eguzkia berotzeko asmotan gaina harrapatzean. Apenas izango den toki askorik goi zoragarri horretan, jendea lasai gerizpean egoteko. Haizexkarik badute, gaitzerdi.

Baina, kezkarik ere bada, bertako lagunengan batipat, horrenbeste kardulatz eta tamaina handiz hazi denean. Badakit arazorik ematen ari dela, eta urtetik urtera latzago agertuko dela larrea murrizten.

Kardulatztegi ipini beharko zioagu izena Urbiari… Ez da txiste merkeen ordua, arazoa larri izateko zorikoa izan daiteke laister eta.

Izan da artzainik, Juantxiki ezagutzen dut nik, aitzurkolpeka banan banan ipurditik moztuz, belazeak garbitu dituenik. Beste hark zioena, bestela:

San Inazio egunez, beste apostu eta demen artean, aitzur bana eman eta… kardulatz norgehiagoka egitea pentsatu beharko diagu edo…

2 thoughts on “San Inazio Urbian

  1. Kardulatzei buruz aritu zara eta hona nire iragarpena edo “profezia” , gure beldur ez direla.

    Kardulatzak aspalditxotik finkatuta daude .Eta orain zer egin? , urte lehorretan zelaietako jaun eta jabe dira eta uda hezea bada beraien burua erakutsiko dute . Konponbide saila kardulatzekin, ustauekin eta barrabas belarrekin, nork eta nola menderatu?
    Batzuentzako izadiaren fruitu izango dira beste batzuentzako izurritea besterik ez.

    Aitzurra biderik etikoena , botika kutsakorrena eta berean ustea errazena

  2. Ondo ari haiz, Fagus: aurtengo udaberri euritsuak indarrean hazi baititu, arantzorratz ziztadunak xabal-xabal dituztela. Ikusi ditiat metroa aise pasatakoak: zenbatu zitiet 16-17 loraburu batzuei. Horiek bota behar ditek hazitan aurten! Arkaitzondo eta pista bazterretan prosesio berde latzak aterata zeudek: haizeak eta euriak aise zabaltzen eta hedatzen baitie hazittikia. Ez niakek nahi belaze eta pendiz horien kargu egon…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude