Huntzaren hila

Irailaren azken egunak sartzen gaitu zelten egutegiko hamaikagarren zuhaitzaren itzalean. Zuhaitza? Itzala? Ez du ematen zuhaitza denik, besteen bizkar mantentzen dakien kerizpe ilun itsia duen orlegi iluneko beti berde dirauen honek. Oraintxe dago lora pipita ttikiak, botoi berdexka batean zetozenak hazten ta zabaltzen. Erleentzat azkenengo loreetakoa: estimatua dute. Hegazti askoren neguko elikagaia prestatzen ari da huntzarengan gure natura ama maratza.

Mahatsondoari jarraika dator Huntza. Berpiztea islatzen duten landareak dira biak, kiribilka espiralean aihenatzen direlako. Mahatsondoa lotuagoa egondu da berpiztearekin, landarearen indarra ta espiritua ardoaren baitan gordetzen ta hobetuz kontserbatzen delako. Britainia Handiko irletan, berriz, tabernetako ateburuetan, gure baserrietan eguzkilorea bezala, han huntza-sorta esegitzen dute, ardandegia seinalatzeko. Noski, atsotitzak hori apuntatzen du: Ardo onak ez du untza-sortarik behar! Triniti Colege Oxfordekoan huntza-garagardoa egiten omen dute, erdiaroko edari uxualaren antzerakoa.

Bakanaletako apaiz emakumak, ordea, kuleto faltsoa, amanita muskaria zerabilten behar zuten giharre ta indarra handik sortzeko. Kuleto hau, Traziatik iparraldera, urkiaren azpian sortzen omen da; Greziatik hegoaldera, berriz, izeipean. Iparraldekoa gorri bizi-bizikoa da, bere orban ttiki txuriekin. Hegoaldekoa, teila kolore edo lur arrekoa.

Britainiako gabon-kanta erdiarokotan, gorostiaren ta huntzaren arteko norgehiagoka bat aipatzen da usu, biak izaki hostorik galtzen ez dutenak. Usadio aspaldiko batetik omen dator: Gari-garagar uztak burutu ostean, azken gari-azaoa huntzaz dotore lotuta eraman ohi zen elizara. Horri deitzen zioten maiatz-uzta, uzta-andregai, edo baitere huntza-neskatoa. Baina, beranduen zebilen laborariari, urte osoan etxean bertan eduki arazten zioten azao dontsu hori. Hori zen berantiarraren isuna. Zorte gaiztoaren seinaletzat hartzen zen, eta jakina, etxean zeukala emazte huntzezkoa ziotsaten. Hntza zuhaitzaren bizkar bizi den bezala, urte hartan haren etxean emaztea huntzezkoa zela eta iseka nozitu behar izaten zuen.

Huntzaren hila, irailaren 30etik urriaren 27ra bitartean doa, huntza loretan puri-purian dagoeneko sasoian. Zozoek gordeleku bikainik badute huntzaren txoko bakoitzean: zer jana ere bai negu gogorrenean. Ondo lapatuta bizi da huntza: baina besteren bizkar hartzen duena, bere zain ta sustraietan janaritutakoaz osatzen du. Beti bizirik dirau: negu zailen gaiztoenean ere, apenas maxkalduko zaion hostorik, ezta elurpean ere: orduantxe egongo da fruitutan oparoen.

Hor nonbait!

Ez koarta-tenpora eta ez laurdenkako, aste antzua bizi izan dut leihotxo honetan. Bestelako leku eta lanetan ibili naizen seinale. Bibelarra ere gorritxo baitzegoen han.

Joan den ilbete asteazkenekoan osatu zitzaigun garten astea. Aurrekoan esan bezala, hasiera gozo garbi gardenak, igandetik aurrera izanen zuen jarraiera iparra bere bidetik zetorrela, itsasotik arrimatzen zitzaigula. Egun horiek emango zigutela larrazken honen segida nolatsu letorkigukeen. Erreparatuak izango zarete, noski.

Ni jardun naizen paraje haietan, hemen baino zeru garbiagoak izan ditugunez, euria ere 5-7 ordutan besterik ez, hona etxeratzean, bestelako kontuak topatu ditut hemen eguraldi papertxoen zerrendetan. Hemen bertakoa bizi izan ez dudanez, ezin zehazta dezaket nolatsu portatuko den udazkena. Baina, niri ez dit inportik: aro udazkenekoak berak esango baitit norainokoak ziren hemengo giro ta aroaren zehaztapenak.

Hori bai: koarta-tenporen zortzi egunek, uste dut, bi alde nahikoa berezi ta markatuak utzi dizkigutela: hasierako egun garden gozozka haiek hasteko, ekialdeko haize xume eztia lagun, goiz freskoz (atzo ta gaurkoen antzekoekin) eta hegoaldeko haizeari bidea zabalduz, goiza bezala arratsalde epel utziz… eta bigarren atala berdotsxeagoa, iparra etorri zaigulako, mendebaletik abiatu eta, gero eta tenteago, iparraldeko hegazti migrarien lehen soinuak abisatuz, tenperatura apalduz, euri zarraztadak utziz, umel giroa berdetuz, mendietako elur bustia gaztigatuz… Ez litzateke udazken arraro trabestia izango, naturala eta normala baino. Hala espero!

Udazkena noiz?

Estu ibili dira komunikabide batzuk, axola askorik gabe azalduz: herenegun sartzen ginela udazkenean bota baitzuten bezperatik bezala goizetik ere. Gaur goizeko 09,51 (11,51) da ordua (eguzki orduarena bata, eskumuturreko erlojuarena bestea). Ni aspalditik nabil udazkenean, abuztuaren hasieratik, justu. Nolatan hain nahastuta? Gustatzen zaidalako aspaldiko arbaso zelten deliberoz lasai ta natural bizitzea. Naturalagoa askozaz dirudit haien urtaroen zentzua; horixe bakarrik, niretzat nahikoa.

Urtaro normalak (normal hitza ongi erabilia bada) atzerakarga dezentez hasten ditugu egutegiotan: negua, eguna erabat laburtu denean, hotz-izotz-elurte batzuk pasata gero, abenduaren 21ean. Udaberria, eguna azkartu eta gauaren parera, erdibana, iritsi denean. Uda, egun luzeenak pasa direnean eta ekia gainbehera amildegira jada abiatzen denean. Udazkena, egunak gauarekin erdibana egin duenean. Karga guztia -astoari nahiz mandoari begiratzen diot berriro- ipur-masailean, isets gainean noiz jausiko daramala…

Askoz orekatuagoa, ekilibrio neurtuagokoa dirudit, aldiz, zelten zentzua: egunak eta argia askoz hobeki partituta ikusten da horrela urtea. Neguak, eguna ttipitzen eta maxkaltzen doanean, gauaren mesedetan, txikitze horren azken 50 egunak hartzen ditu, urteko iluntsuenak, eta hazierako beste 40ekin neguko 92ak osatu. Beraz, negua, hiru hilabetetako egunik laburrenek betetzen zuten haientzat: azaro-abendu-urtarrilekoek.

Otsailaren 1ean, argiaren festa eginez sartzen ziren gure asaba zahar zelta haiek udaberrian: orduantxe baitator eguna harrapalada bidean argia irabazten eta natura guztia pizten, hasi hegazti eta animaliatxo guztietatik eta segi belar landare nahiz zuhaitzetatik. Otsail-martxo-apirilek primaderazko udaberri argitsu epelbidekoa dute.

Maialehenean hasiko zuten uda. Maiatz-ekain-uztailek osatzen dituzte, egun askozaz argitsu eta luzeenak, udaren erdi-erdian, ekigain garaienean.

Udazkena, berriz, abuztuaren hasieran. Ekain gainetik eguzkiari asko kostatzen zaio berandutzen hastea: eguna luzea du, goi goiko ibilera panparroia. Halere, eguneko minutu bana galduz goizetik bezala arratsetik, abuzturako ordu betera arrimatua ohi du beherakada. Egun luzeenei ordubete kendu eta gainbeheran martxoso abiatzen denean ja, panparroikeriak ahaztuxeak ditu abuztuan, azkenaldera bi minutu eta erdi galtzen baititu egun bakoitzak gauaren irabazitan. Larreak ere, indarra galduta, bibelarretan dira orduan… larrazkena, nonbait, iparraldean.

Eta negua, egunak lau ordu ta erdi pasatxo gauari eman dizkionean, azaroaren lehenean hasten zuten eta halaxe bizi dut nik ere, zelten eskolan. Artean, ordu eta erdi jaitsi behar du egunak, minutuka minutuka gauari toki emanez.

Gainera, data nahasketarik ez dago batetxore: lau urtaroak hilabete banaren lehen egunean hasten dira. Ez al zaizu askoz naturalagoa urtaro genero hau? Zuk ikusi. Askoz hobeto lotzen naiz naturaren eta eguzkiaren ibiliarekin Arantzazuko txoko natural honetan. Afizio txoroak omen dauzkat, diotenez: nire txorakeriatik, nire buruari bezala, beste batzuei ere barre egiteko gauza nadila luzaroan. Hona da barrea, ondo egina bada…

AGE gaur?

AGE omen, nonbait! Autorik Gabeko Eguna, alegia. Kaletik autoak uxatzeko modurik onena. Begibistan agertzen dira honelakoetan, mendibide guztiak autoz zipriztinduta. Zeresanik ez, lurraldearen bazter eta saihets errepideen karga. AGE koanto, amalur eta gizarte honen ajeak arinduko badira!

Ez nago horren aurka, ez pentsa horrelakorik. Baina aldeorotik makroazal galanta hartu duen hiriko eta hirigune gero eta zabalagoko bizimodua, ez didazue ukatuko xelebre samarra ez denik, eta horrek bai, horrek maisiagurearen azkura pizten dit azalean, barrettiki eta guzti.

Honelakoetarako, hor agertzen zaizkigu hiriburuetako alkateak ponpoxo, kutsadurarik ezaren pregoitan, zarama zaborrarekin zer egin erabaki ezinik dabiltzanean, egun batez kaletik autoak uxatzeak bazterrak garden garbienean utziko dizkigulakoan, autobus tranbia nahiz metro eta tren askoz maizagokoak ipiniko dituztela aginduz. Baliabide horiek, berenez gutxitxo edo bakanegi dauden seinale: ez ote du jendeak ibilgailu publiko horien zain galtzen den astia errekuperatu nahi, kotxez kalera bere kabuz ateratzen denean?

Beraz, gaur AGE hiri eta zenbait herritan! AE izango da, orduan, beste hainbat gune menditik gertuagokoetan. AE, Auto-Egun bai, halaxe baitugu 364 egunetan, eta astebarruko egun bakoitzean, hala hirian nola gure errepide kotxez beterikoetan. Urte osoan botika pilula bakarra hartzen duen gaisoari, kostako zaio osasun sanoz bizitzea beste 364 egunetan, ezta? Egun bakar batez erretzeari utzi dion zigarreteroak, garbituko al ditu birikak 24 orduko baraualdi urdurian…?

Tamalez!

Arotenplearekin jarraitzeko tentazioa, gaur ere. Baina zasta! sartzen zait erraietara lanean hildako bakoitzaren izena ta izana. Ultzamako 24 urteko P.E.P.I. gaztea azkena. Azkena balitz, sikiera! Zastako hori ziztada soilik balitz! Izen horrek erraibarru errean jarraitzen baitit zizti zazta zuztar guztiak eten ozpinetan mintzen…

Biarnoko parajetan, otordu osteko kanten artean, laborari zaildu haiek honako bertsoan bildu dudanaren antzekoa abestu ei zuten nonbait:

Idipare bikaina
daukat ikuluan
kopeteko apainak
uztarri buruan;
Juanita emaztea
bat bada munduan…
baina bat galtzekotan
zu, Juana, zeruan!

Hara, garbi asko, nor munduan eta nor zeruan, bihotzeko baloreak baliotan azalduak!

Kanta honekin oroitarazten nau

Ederra arotenplea!

Hobe, askozaz hobe, auskalo zenbatez hobe arotenpleaz mintzatzea. Eguneko berriek begikomin, belarrikomin, tripakomin, kopetekomin eta burukomin egiten baitute gaur, eta den-denak, azkenean hantxe bilduta, bihotzerrea, galanta… Gaza gajoa, ez argindar ez erregai, gatzik gabe uzten dute munduko nagusi zantarrek. Egunkaria, ez duintasun ta ez justizia atxilo daukatenek,

Udazken bidean

Aste sanMateoduna dugu, batetik, Adarragako partidak ohartarazten gaituenez, onddo ta perretxikuen usnamenerako garaia bestetik, eta haizeen peskizarako koarta-tenporena ere bai, ehiztarien kutizien pizgarri. Gaur asteazken ilgoraduna eta gaur zortzi, asteazken ilbeteduna. Tartean, udazkenaren ataka zabalduko zaigu, 23aren 09,51 (11,51) igande ia eguerdian sartzen baikara udazkenean.

Arratsa aurrera bidean doala, 16,49 (18

Detaile ttiki nimino bat ere inportanta gertatzen da batzutan. Begira bestela. EIk nahiz REk orduerdioro zerbitzu bikaina luzatzen digute eskura, gure errapideak nolatsu dauden esanez. Derrigorrezkoa zaigu horixe entzutea lasai antzean joango bagara bidaian. Eskura ipini digute REkoek, baita, entzuleen delako telefono zenbakia ere, bidean ikusi edo topa genezakeen ezbeharra edo enbarazoaren abisua gaztigatzeko.

Hori dena horrela, istripuren baten susmotan gelditu ginen duela hiruzpalau egun, Andoain ingurura hurbiltzean. Arraro egin zitzaigun EIk ezer ez aipatzea. Nire ilobattikia urdurixko zebilen, nire iloba eta bere amari etenik gabe galdezka: –Ama, baina zergatik da hau?… Zergatik ez dijoaz kotxe horiek aurrera?… Zergatik gelditu da eskubiko kamioi handi hori?… Zergatik goaz hain geldi?… Zergatik horrenbeste denbora kotxe artean hemen?… Zergatik eman dio aurreko kotxeak intermitenteari?… Noiz abiatuko dira azkarxeago?…

–Istripuren bat izango zela, egoteko lasai, laister abiatuko ginela normalago, ez genekigula, ertzantza iristear izango zela, ez egiteko hainbeste galdera, txoke egin zutenak okerrago egongo zirela, galdetzeko bestela zekienari… horiek eta beste hainbat erantzun, dozena bat

Mapak kate

Eguraldi mapa asko ikusi ohi da gurean. Ikusi aspalditik: erreparatu gero eta gehiago. Orotariko iruzkin eta komentario koloreanitzak sortzen dira, suelto, gure lurralde honetako telebistei begira. Askoz errazago sasoiotan, kate batetik bestera hain airoso salto egiten denean. Gaur egun, lauzpabost telebistetako eguraldi saioak ikus daitezkenean, bada meteorologia zalerik kate denetan saiatzen denik. Nafar lagun batek horixe du bere gutizia nagusietakoa: eguraldiemale guztien arteko koska eta aldexkak kontuan hartu eta hutsegiteak apuntatzea. Madrilekiko INMeko mapekin lotura estuegia duela gure Euskalmet agentziak, esan ohi dit sarri, batzutan seta emateraino ere bai.

Baina bada beste lagun bat Madrilmet Bi deitzen diona gure Euskalmeti. Ni, egia esan, ez naiz hain zalea beste kateekin neronen bide askea lotzeko… baina, halako bat-etortze baten susmoa hartuta nengoen, bai.

Berrikitako berria

Gaur goizekoa izaki, berriki gertatua. Urbiko artzai baten artaldetik, –Buschek Iraketik bezalatsu, baina askoz presakago–, ardi talde bat, kamiora igoarazita kostalderuntz eraman dute. Irailaren erdi-erdian, goiztxo dirudi eta agudo sortzen du galdera sorta: Urbin belarrik ez? Ez al du bada, nahikoa euri egin? Horrenbeste artalde al dago, bada, denentzat belarrik ez izateko?…

Motiboa beste alde eguteragoko batetik ei dator: arkumak sanJosetarako jaiotzen ziren sasoietan bai, udazkena aurrera joanda gero jaitsiko zuten artaldea. Baina, gabonetara begira arkumak jaioak ohi diren sasoiotan, amigo! pentsu apartekoa eta, losintxa puxka bat eman behar zaio ardiamatxoari, gero gazta garaiz egiteko eta…

Irailaren erdia aipatu dudaneko, pizt egin dit aspaldiko alpizte dudan beste kontuak: gaurko egunez, 54 urte bete dira, nire Amezketako zuztar txuri gaxteak bixtan nituela, –porru landara gaxte xuxtarxuri baten antzera zintzilik–, Arantzazuko mendarteko baratzera aldatua izan nintzenetik. Itsatsiko zitzaizkidan zuztarrok, itsatsi zitzaizkidanez! Pozik barrutik, nire 10 urte gordinxka haietan aspaldikoa nuen ametsa betetzen nuelako: malko eta zotin aletu bat edo beste ere bai gaueko bakardade mikaztxoan. Halere, bezperako i