Ekipoa koanto!

Algarabera izanik, barre prontokoa, horrixe eutsi nahi bada, gazte hondarrak zainduko baditugu… Ez naiz berehalakoan baretu, eta irribarreari luze eutsiko diot, biziki gustatu baitzait honakoa:

Laku bare baten erripondoan genuen gure lagun bikotea. Mutila arrantzurako iaioa, goizeko goizalbarako txalupaldi baten premia bizi zuena. Hartaraxeko itzulia egin arte urdurixko.

Egin du saioa. Etorri da. Eta giro hain barea profitatuz, txalupan sartu eta liburua lagun, hor doa neska irakurraldi lasaian murgiltzera. Ez olatu, ez uhinxka, lakuaren pulunpa bareenean, liburuan murgil, harik eta guarda inguratu eta irakurketa trauskilki eten dion arte:
– Aizu! Zer zabiltz hor arrantzuan? Salatu egingo zaitut gero!
– Irakurtzea arrantza al da, akaso?
– Ez dakit, baina, arrantzurako ekipo osoa ikusten dizut hor!
– Aa, bai? Goazen, nahi baduzu. Nik ere salatuko zaitut, bortxatu nahi izan nauzulako.
– Emakumea! Nik bortxatu? Horrelakorik entzun gabe nengoen!
– Bada, bortxatzeko ekipo osoa ikusten dizut nik pronto eta

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude