Gaur bederatzigarrena

Gaur osatzen da Arantzazun bederatziurrena. Atzo Donosti Ereski talde gregoriar zalearen emana izan genuen arratseko otoitz giro bilduan. Berrikitan plazara duten Benedikta zedean datorren antzinako Arantzazuko otoitz saio aspaldikoa abestu ziguten, bederatziurreneko zaleon gozamenerako.

Bihar Amaren egun handia. Etxe bakoitzean nola, hala Arantzazun ere: urtea hemen bizi dugunok, Amaren egunean ospatzen dugu eskasenik. Kanpokoek hartzen baitigute etxea.

Joan den astean hartu ziguten errepidea: bazterretako belar-sasi-lar, dena txukundu behar zen Ama Birjinaren egun handirako (datozenak datozenez) inguru zainduen estanpa garbi ager dadin. Asteartetik hor dauzkagu zain

2 thoughts on “Gaur bederatzigarrena

  1. Egun handia izan arren, bertaratzen ez naizen egun horietakoa, nahiago lasaitasunean dagoenean, inor gutxi dabillenean, haizea entzuten denean,patxadaz eta astiro eseri daitekeenean, txorien txioak entzuten direnean…

    Beste 364 egun handi daude gauza berataz gozatzeko handikeria eta handiuste gabe!

    (Nire espeziekoak ere hasi dira ateratzen, lotsati samar bada ere.)

  2. Egun seinalatu horietakoak izatea ere ez da txarra. Batez ere, gainontzekoen xarma ulertzen laguntzen badigu. Uztailak 31ren batean Urbian egon denak ulertuko du. Eta han ez dago agintari politikorik tartean… hankapean garabiltzan automobil malapartatua baino !

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude