Berrikitako berria

Gaur goizekoa izaki, berriki gertatua. Urbiko artzai baten artaldetik, –Buschek Iraketik bezalatsu, baina askoz presakago–, ardi talde bat, kamiora igoarazita kostalderuntz eraman dute. Irailaren erdi-erdian, goiztxo dirudi eta agudo sortzen du galdera sorta: Urbin belarrik ez? Ez al du bada, nahikoa euri egin? Horrenbeste artalde al dago, bada, denentzat belarrik ez izateko?…

Motiboa beste alde eguteragoko batetik ei dator: arkumak sanJosetarako jaiotzen ziren sasoietan bai, udazkena aurrera joanda gero jaitsiko zuten artaldea. Baina, gabonetara begira arkumak jaioak ohi diren sasoiotan, amigo! pentsu apartekoa eta, losintxa puxka bat eman behar zaio ardiamatxoari, gero gazta garaiz egiteko eta…

Irailaren erdia aipatu dudaneko, pizt egin dit aspaldiko alpizte dudan beste kontuak: gaurko egunez, 54 urte bete dira, nire Amezketako zuztar txuri gaxteak bixtan nituela, –porru landara gaxte xuxtarxuri baten antzera zintzilik–, Arantzazuko mendarteko baratzera aldatua izan nintzenetik. Itsatsiko zitzaizkidan zuztarrok, itsatsi zitzaizkidanez! Pozik barrutik, nire 10 urte gordinxka haietan aspaldikoa nuen ametsa betetzen nuelako: malko eta zotin aletu bat edo beste ere bai gaueko bakardade mikaztxoan. Halere, bezperako i

One thought on “Berrikitako berria

  1. 54 urte! badie batzuk e!
    momentu txar ugari paseak izango zien, baino baita onake…

    Ordun apaizak esan zizun, ta arrazoi zun. Halako ama onik… gutxi! zeukena, onexek eman zun bere seme-alabangatik!
    emakume indartsue da gure amona, oaindiokene indartsu dabil-ta.

    bejondeizula Pello!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude