Detaile ttiki nimino bat ere inportanta gertatzen da batzutan. Begira bestela. EIk nahiz REk orduerdioro zerbitzu bikaina luzatzen digute eskura, gure errapideak nolatsu dauden esanez. Derrigorrezkoa zaigu horixe entzutea lasai antzean joango bagara bidaian. Eskura ipini digute REkoek, baita, entzuleen delako telefono zenbakia ere, bidean ikusi edo topa genezakeen ezbeharra edo enbarazoaren abisua gaztigatzeko.

Hori dena horrela, istripuren baten susmotan gelditu ginen duela hiruzpalau egun, Andoain ingurura hurbiltzean. Arraro egin zitzaigun EIk ezer ez aipatzea. Nire ilobattikia urdurixko zebilen, nire iloba eta bere amari etenik gabe galdezka: –Ama, baina zergatik da hau?… Zergatik ez dijoaz kotxe horiek aurrera?… Zergatik gelditu da eskubiko kamioi handi hori?… Zergatik goaz hain geldi?… Zergatik horrenbeste denbora kotxe artean hemen?… Zergatik eman dio aurreko kotxeak intermitenteari?… Noiz abiatuko dira azkarxeago?…

–Istripuren bat izango zela, egoteko lasai, laister abiatuko ginela normalago, ez genekigula, ertzantza iristear izango zela, ez egiteko hainbeste galdera, txoke egin zutenak okerrago egongo zirela, galdetzeko bestela zekienari… horiek eta beste hainbat erantzun, dozena bat

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude