Udazken bidean

Aste sanMateoduna dugu, batetik, Adarragako partidak ohartarazten gaituenez, onddo ta perretxikuen usnamenerako garaia bestetik, eta haizeen peskizarako koarta-tenporena ere bai, ehiztarien kutizien pizgarri. Gaur asteazken ilgoraduna eta gaur zortzi, asteazken ilbeteduna. Tartean, udazkenaren ataka zabalduko zaigu, 23aren 09,51 (11,51) igande ia eguerdian sartzen baikara udazkenean.

Arratsa aurrera bidean doala, 16,49 (18

2 thoughts on “Udazken bidean

  1. Eta, tenporei dagokienez nola begiratu behar dira oraingoak? Hau da, asteazken, ostiral eta larunbat gauei begiratu bakarrik edo eta aste guztiko gauei? edo ilgoratik ilbeterako gauei?

    Oraingoz gau freskoak datozkigula dirudi ezta?

  2. Bueno, Xabi, 8 egunetatik 2 (eta biharko beste apur bat) honelakoak izan direla: hori argi zagok. Haizea, oso ahul, frantziparretikoa hasi, jiro txikina eginez, ekialdekoa gero eta, apurka, hego ekialdera gaur, eta bihar hegoagotik, baina indar askorik gabe. Haize jiro normaletakoa duk horrelakoa: beste haize zarpailagoa sartzen bada, hego-mendebal baldar hori, (bihar apurtxo bat), ekaitzetarako joera baitakar. Irrikaz nago, bihar i

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude