Anaidiko urtebetetzeak

Berexi samarrak daitezen ahalegintzen eginahalak saiatzen badakigu fraileok. Urte bat bizkarreratu behar duenari, umore oparia egiten ikasi dugu, eta umorez har dezan bere zahartzaroa. Halatsu saiatu izan zen Gandiaga bera, beste liburuetan ez baina, Liburuko Gandiaga (3 aletan) barne-erabilerarako atera genituen liburuska haietan bildu genituen bertso nahiz olerki piperdun haietan.

Imazen saiheste edo

Irakurle irakurlea

Gure fraile irakurle porrokatuaren zentsura. Seminarioko eskoletan baliatu izan nuen, sasoi batean, idazletzarako eskilara berezi hau. Normalean idazte soila ez badugu klasifikatzen, gure fraile letrazaleak, irakurtzea zuenez bere afizio maiteena, bazekien zertaz zebilen. Arantzazuko Egutegia bere eskuetatik pasatu ohi zen, orrialde askotxo zuzentzen zituelarik eta, aizu, ikasi zuen edo, bazekien zeozer, honako eskilara honek dakusgunez.

Bera, azpikoenetik abiatzen zen: Hori ez da letrak bata bestearekin trabestea besterik. Hala zioen idazten hasi berri batzuei buruz.

Eskolan jardun zirela eta, literaturako pauso baten edo besteren mailatxoa estimatu izan zuten haien enpe

Usteak bai…

Arantzazuko eguna ongi eta argitsu pasa zuela eta, afalosteko teleberri eta beste enparauen inguruan, gure ermano baserritarrak berotu disgustuzko tamaina txarrekoa hartu zigun, telebistari begira.

Nik uste nian Madrilen zala pakea nahi ez zutena eta…
– Beti ikasten da hemen zeozer, ermano, zahartutakoan bedere…

Ez zegoen haserre, ez zegoen erreta, ez suminduta, konformidade handikoa baita… baina odola gaiztotu zitzaion pixka bat, gizajoari… Ama Birjin eguna amaitzeko trantze eskasegia zen berarentzat, zaping egitean

Ez hainbeste

Atzo eguerdian idatzi nuen, gertukoaren notiziemailetza zainduz. Baina ezin sareratu: e-mail-sarea, nonbait, sareegia eta mailatuegia eduki dugu atzo goizetik oraintxu arte. 24 ordu lo egondako atzoko ikuspegia duzu honakoa.

– Bete da Arantzazu, bete denez. Badoa hustutzen ere: ordubata eta erditik aurrera, batipat…

– Eskerrak Juan Joxe Ibarretxe, itsasoz beste aldetik, konpromezu hainbatek lotuta, Arantzazura gabe suertatu denari. Beste urtetan ez bezala, plazatik tartetxo bat besterik ez digute bahitu (hesi eta paperezko soka legez bada ere) eta kotxe askorentzat pausagunea bideratu ahal izan dute hala ertzainek nola O

Gaur bederatzigarrena

Gaur osatzen da Arantzazun bederatziurrena. Atzo Donosti Ereski talde gregoriar zalearen emana izan genuen arratseko otoitz giro bilduan. Berrikitan plazara duten Benedikta zedean datorren antzinako Arantzazuko otoitz saio aspaldikoa abestu ziguten, bederatziurreneko zaleon gozamenerako.

Bihar Amaren egun handia. Etxe bakoitzean nola, hala Arantzazun ere: urtea hemen bizi dugunok, Amaren egunean ospatzen dugu eskasenik. Kanpokoek hartzen baitigute etxea.

Joan den astean hartu ziguten errepidea: bazterretako belar-sasi-lar, dena txukundu behar zen Ama Birjinaren egun handirako (datozenak datozenez) inguru zainduen estanpa garbi ager dadin. Asteartetik hor dauzkagu zain

Ekipoa koanto!

Algarabera izanik, barre prontokoa, horrixe eutsi nahi bada, gazte hondarrak zainduko baditugu… Ez naiz berehalakoan baretu, eta irribarreari luze eutsiko diot, biziki gustatu baitzait honakoa:

Laku bare baten erripondoan genuen gure lagun bikotea. Mutila arrantzurako iaioa, goizeko goizalbarako txalupaldi baten premia bizi zuena. Hartaraxeko itzulia egin arte urdurixko.

Egin du saioa. Etorri da. Eta giro hain barea profitatuz, txalupan sartu eta liburua lagun, hor doa neska irakurraldi lasaian murgiltzera. Ez olatu, ez uhinxka, lakuaren pulunpa bareenean, liburuan murgil, harik eta guarda inguratu eta irakurketa trauskilki eten dion arte:
– Aizu! Zer zabiltz hor arrantzuan? Salatu egingo zaitut gero!
– Irakurtzea arrantza al da, akaso?
– Ez dakit, baina, arrantzurako ekipo osoa ikusten dizut hor!
– Aa, bai? Goazen, nahi baduzu. Nik ere salatuko zaitut, bortxatu nahi izan nauzulako.
– Emakumea! Nik bortxatu? Horrelakorik entzun gabe nengoen!
– Bada, bortxatzeko ekipo osoa ikusten dizut nik pronto eta

Nori obeditu?

Gure mundu xelebre honetan, lan fijo segidokoa kentzen ari zaizkigun bitartean, bolondres lanak bultzatzen atera zaizkigu, langabezian minduak flipa daitezen, erleari eztena kendutakoan bezala, erreakzioa ezaba dakien.

Entsaio mota batzuk egiten ari zaizkigu. Nondik datorrela uste duzu, bestela, adibidez, tabakoa erretzeko debekua? Zuri kalte egiten dizulako? Noski. Baina, keba!, asko inporta zaie gobernariei! Ez al dio osasunari kalte askoz handiagoa egiten kotxe eta kamioien erregai zikinaren kutsadura demasak? Bost axola! Ondo ateratzen ari zaie tabakoaren kanpaina: pozik omen daude, ez gutxiago erretzen omen delako, baina bai erreakzio xumea eman omen dugulako. Gainera, inork trenean edo, zigarroa pizten badu, dozenerdi bat aterako zaizkio kontra. Eta sei edo zortzi horiek pozik, bularra puztuta, lorpen argiak ateratzen ari direlako gaurko sistema berexi puxtu honen aldera.

Puntukako karnetarekin? Beste horrenbeste! Entsaio arrakastatsua omen dute. Beti izango dute hilabete pare bat, nahiz asteburu bat, hildako gutxixeago atera zaizkiela esateko lainekorik. Eta hemen ez bada, aldameneko nazio edo herrialdean.

Duela 30 urteko eskolumeak nola, halaxe ari dira maneiatzen gaurko gixarte xintxoa. Ohartuko al gara, gaur 30 urteko ikasletako asko, orain gixartekume ta kide garela, orduan bezain obedientte ta txintxo…? Ez ziguten erakutsi pentsatzen batere, eta halaxe jarrai dezagun telebixta gero eta

Goizeko sanidadea!

7 gradu goizean, Arantzazun. -Hau da giroa, hau da eguraldia datorrena!, esan dut bertatik. Nafar haizexka ahula barnealdeko mendietatik disimulo isilean, zeru garden puruenekoa, ilbeherako gazta-erdia laurdentzen, zeruertza argixinta hariltxoa seinalatzen saiatuz, arnas betegarria, hontza ere jolasguraz erne…

Pozik ikusi dut bederatziurreneko aiton-amonen taldea. Gosaldu orduko, eguzki goxotan, katuarena nahiz sugandilarena egiten hasiak dira, mantxo mantxo… Saiatu nintzen, bada, aspertu ere bai, goizetan eguraldia emanez jardun nintzenean, ezin erakutsiz, batez ere Radio Euskadin, udaberri nahiz udazken bideko sasoian, goizeko tenperatura freskoa seinale onena dela eguraldi onari antzemateko. Esatariek ere ez baitute batere laguntzen, 12-15 graduren bitartea usaindu orduko, albiste bakoitza azpimarratu beharraren beharrez,

Ilbehera probetxukoa

2,33 (4,33) goiz goizekoan sartu gara ilbeheran. Euri zarraztadak bota dizkigun ordutxo paretsuan. Horixe izan du bere abisu, eta hortik aurrera, aldi baterako bakean utziko gaituela adierazi nahiez dator ilargi ahulaldi bidean doan hau.

Ekialdeko haizexka ezti nafarra izanen dugu lagun. Herriko haizeak, ahul datorrenean, gauzak bide egoki nasaian mantentzen badaki: goizak fresko sanoan, igandea pasa artio. Bero itogarririk ez, bero jasangarria, orain modan ipini diguten hitz dontsuari behingoz kaso eginez, 26tik gora apenas ikararik egingo duen tenperaturak. Iparra oporretan izango dugu (“bazuen garaia!”, esango du bateren batek) eta goialdean izarrak nagusi (egunez apenas ikusiko ditugun arren, batetxoa, eguzki nagusia ez bada…) eta… ilargia