Zenbakien dantzan

A zer nolako balet airosak asmatzen dizkiguten zenbakien eta portzentaien arrimo nahasi zorabiozkoan. Abuztuko eurien eta kopuruen saltsa adibide. Probintzika, hiriburu edo herri nagusietako zenbaiez eskaini digute euri salda. 24 hiriburutan, ohikoaz azpitik. Gainerakoetan, goitik. Azken hauek dira azpimarratzeak, nonbait, eta hortxe sartu dira euria abonatzen. Eta nola abonatu ere, abonatzen hasita!!

Lau hiriburu sartu dituzte % 500 eta 800az goitik euri izan dutelaka. Eta, noski, batek pentsatzen du:

Mahatsondoaren hila

Hamargarren zuhaitza, mahatsondoa. Hauxe baita mahats-biltzearen sasoi zabala. Ez da zuhaitz-koxkor hau lurralde nordikoetarako egokiena: mediterraneo aldetik oparoago dabilke, gusturago beti eguzki printzetan ta bero sapa emankorretan. Hala ere Britainia alderaino eraman bide zuten, klimaldaketaren beroaldietan: eta hasiak dira han berriro lehengo apurrak gogotik zaintzen eta berriak landatzen.

Britainia aldeko zelten artean, hotzaldiak jotzean, mahats-hondorik ezin bazen zuztartu, basa-mahatsetan nahi zuteken mantendu. Eta hori ere ezin bazuten, galtzen zen tokietan, masusta onartu zuten sasoi honetan mahatsaren ordezkoak egiteko. Hostoak badu antz puxkatxo bat, masustak ere ondo baltzitutakoan mahats-aleen kerurik badu, eta masust-ardoa bera ere fuerte samarra omen da.

Baina orain dator bitxikeria: zelten artean ezin da masustik jan. Zergatik debeku hori? Han goiko iparraldeko lurraldeetan, maitagarriak aserretzen omen direlako. Masust-ardotarako erabiltzen omen zituzten soilik, ez jateko, Britainia alde haietan. Mallorka aldetik, ordea, beste arrazoin mitikoa botatzen dizute: Larraren arantzez egina omen zen Jesu Kristoren buruko koroa: masustak omen dira haren kopeteko odol-tantak. Horregatik ezin dira jan: ardotarako bai, balekoak dira. Gales aldetik, mutiko ta neskatoei ez zaie uzten jaten, pozointsuak omen direlako

NB maixialaria*

Iraila iristea nahikoa, salda sanoenak endreatu eta saltseritzan hasteko. Ogiarekin batera, beste hainbat genero ere garesti eskilaran gora abiatu omen dituzte, merkebidean ez jaistekotan, gainera. Ogiarena bazetorren: ia 3 urte badira, Txinako biztanleria gari eske hasiko zela iragarri zutela. Eta noski, horrek ekarriko zuen ogia prezioz asko igotzea. Ez zen horrelakorik, edo horrenbestekorik gertatu. Baina, orain erregaien aitzakiak balio die horretarako.

Emango du zeresana. Maixialari eta maixiatzaile guztiek eskubide osoa dute tamaina horretako burugabekeria (xuabe esatearren) argudio onenak medio larrutzeko. Zer eta, garia, aizue! erregaitarako!? Aspaldi esaten genuen, 50 urte bai… goraki ospatzeak ere merezi luke, lagun bati neurri gabeko