Simon eta Juda biharamunean

Atzo orbelpean gordeta, isilzurrean, joan zitzaigun bien eguna, eguraldi apartak hartan lagunduta. Hontzak isiltzea eta tiro-danbak hastea, bat izan zen atzo goiztirian. Gaur, aldiz, hontzak ulu-ujujuka eta behi susara marruka. Marru-marruka, ordea, ez nolanahi!

Asteburu osoa izan da Simon eta Juda isilpean igaroaraz diguna.

Santurik ez Arantzazun

Erroma erroma, Kontzilioari aurrea hartu zioten euskal fraide frantziskotar ausartek, Sainz de Oiza eta Oteitza sozio, elizetxean santurik utzi ez zutenean. Handik 15 urtera, Batikano II Kontzilioak santu eta santekiko egutegi guztiz abartu-sasituan entresaka ondo pentsatua egingo zuen, tokian tokiko ezagunenetara soilduz. Han etorriko zen, ordea, Juan Paulo II santuzalea, berriro aldare guztiak bete eta santu-santa berriz tapatuko zituena. Haren lagunek dabiltz (Benedikto ez da azaltzen atzoko lakoetan) orain jotake: balaz erail guztiak kamio bazterretatik eta kanposantuko paretondoetatik aldaretara igoko ote dituzte? Nahiko lan!

Arantzazuko baseliz handi galantean, espazio neurgaitz besarkalean, 36 zentimetroxka besterik ez duen Amaren harri ttiki pinttarra daukagu bakarrik, ez bakardadean. Kanpoko frontoi hormandian,

Eskarmentua

Gozatu dut bada, gozatu dudanez, Jakin aldizkariko azken zenbakian (161) Miel Anjel Elustondok Jose Antonio Arana Martijari atera dion elkarrizketa saio luze bezain sakon, jakingarriz ondroso eskaini diguten horrekin. Merezi duten horietakoa da Jose Antonioren lekukotza: anitza, urte asko ta egoera zail ugari bizi izan dituena, lan moeta alor askotarikoak entseatu eta gauzatu dituena, euskeraren eta musikaren aldeko apostua gailentzen delarik bere alorreko laborean, baina beste hainbat baratze ta ortu panpoxki zaindu eta txukunduta

Iturriak eman

Iritegiko egonaldi pausatuaren ostean, igandeko mezanagusian, eskarizko otoitza dela eta ez dela, eguneko ebanjelioko txatalaren argitan, gure arteko zuribeltzeko hainbat itzaluneri buruz mintza zitzaigun Joxe Arregi gure frantziskotarra.

Iturriak etorria

Gazigozo abiatu nuen blog-leiho hau gaur urtebete. Tortura jasan zuten pertsona handi batzuen inguruan bizitako sentipenak azalduz, iaz. Torturak zapaldu ta zanpatu nahi du mendekoa. Torturak nozipenez hazi ta handituak ikusi nituen iaz Arantzazun. Ezin dut ahaztu. Baina, gaurkora begira, beste kontu baten bila jo nuen Arantzazuko trokarteko sagrario bixira