Simon eta Juda biharamunean

Atzo orbelpean gordeta, isilzurrean, joan zitzaigun bien eguna, eguraldi apartak hartan lagunduta. Hontzak isiltzea eta tiro-danbak hastea, bat izan zen atzo goiztirian. Gaur, aldiz, hontzak ulu-ujujuka eta behi susara marruka. Marru-marruka, ordea, ez nolanahi!

Asteburu osoa izan da Simon eta Juda isilpean igaroaraz diguna.

2 thoughts on “Simon eta Juda biharamunean

  1. kaixo Pello: zure hizkera, pentsakera eta aukerak ere sendatzen nau Pello.Euskalduna naizen arren, Madrilen bizi naiz eta zure idatziei jarraipentxoa egiten diet. Aupa Pello eta jarraittu horrela. Zurekin urruna urbilarazten eta urbila loratzen da. Naturak eta baserriak uztarrian bahar dute, kabilla berean. Euskaldun eta jator. Beajoandaiala Pello, eongoaittuk.

  2. Estimatua dago, Alberto. Pentsamentuan daukat erdal gune itxian egonik, gustura zabalduko duzula, bai, etxera damaizun leihoa. Sare ehundua lagun, gaur posible zaigu hori. Baina eskertzen da, benetan, zurea lako animo-indizio pozgarri ta bultzagarria (indizioa, noski euskaraz esan nahi duenaz, ez erderazko seinale hutsa den horrekin). Milesker, Madrileko zure mezuari, ez dira pozgarriak hainbeste etortzen paraje horietatik eta…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude