4 thoughts on “Harrapanza/k

  1. Aspaldiko Pello Zabala:

    Zer egurats dugu, hor, han goian den Arantzazuko Tenpluan?

    Zer egurats dugu, hor, zure kaskezur barruko garun horretan?

    Bizi al haiz?

    Eguratsa denari, nola geldetu ea bizi den, bizia bera denean.

    Besarkada haundia.

  2. Lazkaotxiki zetorkiak burura Pello!. Beasaindik Donostiara trenean eta arbolak mugitzen… Ez ituan oraingo garaiak,ez horixe!.Ala ere ba diat alako jakin min bat.Gehiago ginen edo gutxiago direnera erori gabe. Gaurko gazte ausartak, ez ahal du teknologi aurrerapenean, babes eta arrangura? Gure buru apaletan ere berezkotasun bat bazegoela derizkiot. Izan ere natur baliabideetan oinarrituz berezko eta berEZI ginan. Gaur buru soil bainan buruz jantziak ginen orduan. Pello, TXAPELA guk behar diagu orain! Segi horrela Pello!.

  3. Gai mamizkoa, Alberto, ‘txapelapekoa’ erabiltzeko gonbita damaiguna. Bentaja guztiak ez baitira abantail. Presa saihesteko baliagarri bai, asko ta asko, baina, izadia maistra beste behin. Begiratu zuhaitzei: batzuk astepare bat aletik ernetzeko, beste batzuk urteparea, eta aginak, lau urte, azpialdeko errotxoak mantxo bezain ziurki behera ta behera ziurtatzen, gero lur axaletik gora, mantxo oso, ia kieto, gorantza abiatzeko. Konpara dezagun, beroz eta argiz axkartuta, agudo haziarazten dugun zuma ta zumitz luxexka batekin. Edo pentsa dezagun guk gerenezko eskola aspaldikoan, urte batzuen buruan ikasi genuena, ea posible den, pantaila ta ordenagailu, egun eta gau aprobetxaraziz, sei hilabetean pertsona bati barnearaztea, alegia, eguberritako ahatehandi baten antzera, emanaren emanez gizenaraztea… pertsona litzatekeen ere zalantza, ezta?

    Bazagok bide horretan zer pentsa. Ze, bestalde, buru argiagoak bezain azkarragoak, axkar bixiagoak direnik ere ezin uka, den-dena prozesatzen lanak badituzte ere… Norainoko iritsiko ote da giza makina?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude